GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-14
Presioak kontuan ez hartzeko eskatu diete mexikar epaileei
Mexikon preso dauden sei euskal herritarren estradizioaren aurka azken asteetan bildu dituzten mila baino gehiago sinadura Mexikoko Auzitegi Gorenari igorri dizkiote. Auzian Konstituzioa urratu dela esateaz gain, prozesua bertan behera uzteko eskatzen diete epaileei. Kanpoko presioei ez erreparatzea esan die Rosario Ibarrak, Eurekako presidenteak.

MEXIKO HIRIA

Atxilotu zituztenetik, Mexikon preso dauden sei euskal herritarrek elkartasun adierazpen anitz jaso dituzte. Azken asteotan, esaterako, Europako eta Ameriketako milaka herritarrek estradizioaren kontra sinatu dute. Orain, sinadura horiek guztiak, 1.064, Mexikoko Auzitegi Gorenari igorri dizkiote. Sinadurekin batera aurkeztu duten idatzian, auzi horretan Konstituzioaren hainbat atal urratu direla nabarmentzeaz gain, estradizioa eragozteko eskatzen diete hamaika epaileei. Agiria epaimahaikopresidente Mariano Azuela Guitroni helarazi zioten.

Eureka deritzan taldearen presidenteak, Rosario Ibarrak, epaileei eskatu zien «nazioaren sentimenduei» erreparatzeko, eta ez kanpoko presioei. Alde horretatik, iheslariak babesteko Mexikok betidanik izan duen tradizioa aipatu zuen.

Asier Arronategi, Jon Artola, Axun Gorrotxategi, Joseba Urkijo, Felix Garcia eta Ernesto Alberdirekin egindakoa «Mexikoko herriari errespetu falta» dela adierazi zuen. «Hona mundu osoko iheslariak etorri dira, lehenengo espainolak, ondoren argentinarrak eta gero txiletarrak. Aitzitik, Mexikon bizi osoa daramaten eta deus ere egin ez duten kide hauek estraditatu nahi dituzte, Jose Maria Aznarren eta Baltasar Garzonen aginduei jarraituz. Horrek babeserako ohiko politika urratzen du», berretsi zuen Ibarrak.

Hedabideei eginiko adierazpenetan, «torturatzeko arrisku handia» dutela plazaratu zuen. «Nire abizena euskalduna da ­Ibarra­, ea horregatik ni ere harrapatzen nauten. Horrelako gauzak hemen gerta ez daitezen borrokatu behar dugu», gaineratu zuen.

Ibarra izen handiko pertsona da Mexikon; batez ere, errepresioaren kontra eta giza eskubideen alde egindako lanagatik. 70eko hamarkadan haren semea desagertu zen eta oraindik hala jarraitzen du. Bere egoera berean zeuden beste senideekin Eureka sortu zuen. Lehendakaritzarako hautagaia ere izan da.

Bestetik, Asier Arronategiren emazteak, Monika Basurtok, auzia «sakon» aztertzeko deia egin zien epaimahaiko hamaika epaileei. Hasiera-hasieratik, irregulartasunak egon zirela salatu zuen. «Justizia egi- teko besterik ez dut eskatzen», helarazi zuen.



Carta a la SCJN
Texto íntegro de la carta firmada por 1.064 personas de diferentes países y remitida a la Suprema Corte de Justicia de México (SCJN):

«En los próximos días, la Suprema Corte de Justicia de México resolverá de manera definitiva sobre las cuestiones de inconstitucionalidad en el proceso de extradición de seis vascos presos en el Reclusorio Norte y Santa Marta. La solicitud de extradición y la resolución del Juzgado Penal de Distrito violentaron artículos de la Constitución de los Estados Unidos Mexicanos en lo que se refiere a los requerimientos legales para la extradición, ausencia de pruebas, la no individualización de los presuntos delitos, acusaciones por delitos inexistentes en nuestro país, negación del derecho de audiencia, extradición por motivos políticos e ideológicos, riesgo de maltratos y torturas y, finalmente, extradición de un ciudadano mexicano.

En virtud de que existen estas violaciones a la Constitución, los abajo firmantes llamamos a los jueces de la Suprema Corte de Justicia a revertir el fallo previo y cancelar con ello el proceso de extradición». -

Marzo de 2006


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea