GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-14
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Urtarrilaren amaieran abian jarri zenetik, Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainak hainbat pertsona, talde eta eragileren babesa jaso du Euskal Herri osoan. Atzo arratsaldean Etxarri-Aranatzen eginiko agerraldian, gizarteko beste sektore batek ere ekimen horren alde egin zuen, etorkinen sektoreak. Ekitaldian parte hartu zuten ordezkariek aldarrikatu zuten euren seme-alaben eta gainerako guztien hizkuntza eskubideak bermatzearen beharra.

ETXARRI-ARANATZ

Sakanako Mankomunitatearen ekimenez, Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainari sostengua adierazteko beste ekitaldi bat izan zen atzo arratsaldean Etxarri-Aranatzen. Orain artean ekimenarekin bat egin duten eragile eta gizarteko esparru guztiei bat gehiago batu zitzaien, etorkinen taldea. Horiek agerian jarri zuten «kohesio soziala» lortzeko Sakana bezalako eremu euskaldun batean hizkuntza nazionalak duen garrantzia.

Etxarri-Aranazko kultur etxean egindako agerraldian, Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainako arduradunak hartu zuen hitza, eta hark ondoko hizlariek azalduko zutena aurreratu zuen: «Asko dira beste herrialde batzuetatik gurera etorri diren herritarrak, baita Sakanara ere. Eta hemengo herritar diren neurrian, hemengo hizkuntza ezagutzeko eskubidea dute. Hizkuntzaren bidez, hemengo kultura ezagutu eta atxikitzeko aukera berdintasuna izango dute, eta horrek sozialki eta kulturalki integratzeko aukerak zabaltzen ditu». Sakanako Mankomunitateko lehendakari Gorka Ovejerok ere kanpainarekin bat egiten dutela adierazi zuen jarraian. Mankomunitateak urte asko daramatza bertara etortzen diren etorkinekin lanean, horiek eta horien seme-alabek euskaraz ikas dezaten, eta horren gainean ere jardun zuen Ovejerok.

Ondoren, euskaraz zekiten edo ikasten ari ziren etorkinak eurak izan ziren hitza hartu zutenak euren esperientziak eta bizipenak azaldu eta Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenari atxikimendua adierazteko. Gainerako herritar guztien antzera, nahiz eta beste herrialde batzuetatik etorri, euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu zuten: «euskara herri honetako hizkuntza dela jabetu gara, eta hemengo herritarrak garen heinean, eskubidea dugu, gainerako herritar guztiek bezala, euskara ezagutu eta erabiltzeko».

Administrazioen trabak

Euskara ikasteko erraztasunak baino areago, trabak egotearen kontua ez da batere berria gure artean, baina etorkinek are ahalegin handiagoa egin behar dutela nabarmendu zuten atzokoan: «konturatu gara euskara jakiteko egin beharreko ahalegina ez dela txikia, ez dela oztoporik gabeko bidea. Gainera, gure kasuan, zailagoa izaten da. Izan ere, administrazioek gure seme-alabek euskara ikas dezaten laguntza eta erraztasunak eskaini ordez, gehienetan trabak jartzen dizkigute, eta erdarazko ereduak aukeratzera bultzatzen gaituzte gehienetan».

Hori dela-eta, bai euskal herritar guztiek, baita euren seme-alabek ere euskal herritar diren heinean, euskara ezagutzeko eskubidea dutela aldarrikatu zuten, eta eskolak euskararen ezagutza bermatu behar diela «Euskal Herriko haur eta gazte guztiei». Hauxe adierazi zuten: «aukera berdintasuna eta euskara ezagutzeko eskubidea bermaturik, kohesio soziala handituko da, gure herrian, hemengo herritar gisa, normaltasunez bizi eta garatzeko aukerak izugarri zabalduko zaizkigu, euskararen jakitun bagara, euskaldun bagara».

Horrela bada, Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainari atxikimendua adierazi zioten. «Gure seme-alabak etorkizuna direlako, eta etorkizuna euskalduna nahi eta behar dugulako», esan zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea