GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-14
Hartza berriz sartzearen berriak desadostasun handia eragin du

BAIONA

Basaburuako Abeltzainen Defentsarako Elkartearen presidente Alain Iriartek atzo Ekologia ministroak ezagutzera eman zuen berriaren ondoren, esan zuen ez direla «batere kontent».

Hartzak Euskal Herrira ekarriko ez badituzte ere, eta Garona Garaian izango badira ere, aipatu zuen hainbat tokitako talde anitz elkartu zirela ezetz esateko, eta horregatik, hemen ez bada ere, Piriniotan kanpoko hartzak sartzearen kontra direla. Estatu frantsesean hartza sartzearen kontra agertu diren elkarte guztiek bat egitea erabaki dute, gobernuaren eta Ekologia ministerioaren aitzinean bat izateko. Elkartze horren ekintza bateratua izan zen ostiralean Tolosan egin zen manifestaldia.

Hego Euskal Herriko taldeak ere elkarrekin ari dira hartz esloveniarren kontrako kanpainan, batez ere Isabakoekin, eta Aragoien, baita Jakakoekin ere.

Bestalde, hartzak askatzeko tokia Zuberoatik eta Nafarroatik aski urrun gelditzen bada ere, hartzak egunero 60 kilometro egin ditzakeela jakinarazi zuen Iriartek. «Egunero 60 kilometro egiten badu, berehala hemen dugu hartza» esan zuen abeltzainen elkarteko presidenteak.

Hartzak askatu dituzten herrietako herriko etxeek hartza euren herrian askatzea onartu badute ere, inguruko herrien gehiengoa erabaki horrekin ados ez dela azaldu zuen Iriartek.

«Ministroak hartu duen erabakia ez da zuzena, baina ikusiko dugu zer egin, eta mugimenduekin segituko dugu. Oraindik ez dakigu zuzen zer eginen dugun, beranduago badakigularik jakinaraziko dugu berria», azaldu zuen Basaburuako elkarteko presidenteak. «Pirinio guztiko elkarteak behar gara bildu eta denak borrokan aritu», gehitu zuen.

«Hartza lehen bazen, nik ez dut ezagutu, hori Piriniotako hartza zen. Orain ekartzen dena ez da hemengoa. Piriniotakoa hil da, fini da. Ekartzen direnak Esloveniakoak dira, orduan ez dut konprenitzen zertarako nahi dituzten hona ekarri» zehaztu zuen Iriartek. Gero hauxe gehitu zuen: «guk ez dugu nahi hona ekartzea, zeren eta gure mendiak trankil dira lanean aritzeko, eta hartza baldin bada, biak ezin da. Ez da posible biak elkarrekin aritzea».

Ekonomikoki arazoak sortzen dizkie hartzak abeltzainei. Ardi edo beste abereren bat hartz batek erasotzen badu ganaduzainei ordaintzen die gobernuak, baina beldurturik abereek ihes egiten badute eta zulo batera erori, kasu horretan frogatzea zailagoa izanik, ez da ziurra estatuak dirua emango dienik.



Hartzaren kontrako manifestaldia Tolosan
GARA

TOLOSA

350 pertsona inguru bildu ziren ostiralean Tolosan (Midi-Pirinio) Piriniotako mendilerroan sartu behar dituzten hartzen kontrako manifestaldian. Gehiengoa abeltzaina zen, eta batzuk euren arkume eta ardiek lagunduta egin zuten bidaia hiriko karriketaraino. Manifestaldiak korritu zituen tokietan abere odolaren arrastoa gelditu zen, hartzek jaten dituzten abereen sinbolo moduan.

Hartza sartzearen kontrako jende guztia zegoen gonbidatua, eta Ipar Euskal Herritik autobusa antolatu zuten Tolosaraino Basaburuako Abeltzainen Defentsarako Elkarteak eta Larrañe eta Santa Engraziko herriko etxeek.

Manifestaldian gehiengoa abeltzaina bazen ere, nekazariak, ehiztariak, turismo alorreko profesionalak eta hautetsiak ere ikus zitezkeen hartza sartzearen kontrako iritzia adierazten.

Ministerioak aurrera daraman adostasun kanpaina salatu zuten zenbait ganaduzainek. Era berean, haien argudioak entzuten ez badituzte ekintzak gogortuko dituztela ere jakinarazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea