GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-14
Hirukoaren Uren Legearen alde bozkatuko du PSEk
·Gasteizko Ganberan gaur egingo duten batzarrean osoko zuzenketa kenduko du

Lehen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak eta Lurzoruaren Legea izan ziren; orain, berriz, Uren Legea da. Baliabide natural horren inguruan Lakuako Gobernuak osatu duen egitasmoari sostengua emango diola esan zuen PSEk. Gaurko bileran, aurkeztutako osoko zuzenketa kenduko du.

GASTEIZ

Lakuako Gobernuak osatu duen Uren Legearen egitasmoak aurrera jarraituko du PSEren aldeko botoari esker. Aurkeztutako osoko zuzenketa gaur egingo duten batzarrean bertan behera utziko duela jakinarazi zuten atzo Gasteizko Ganberako PSEko legebiltzarkide Natalia Rojok eta Oscar Rodriguezek.

Azkenengo aste hauetan, Lakuako Gobernuko Ingurumen Sailarekin eztabaidatzen ibili direla eta adostu direla azaldu zuten. Horiek bi ardatz nagusitan oinarritzen dira: kontsumoaren inguruko ehunekoa erabakitzea eta Uraren Euskal Agentzia sortzea.

Alde horretatik, legeak kanon «bakarra» izango duela jakinarazi zuten. Horiek hala, ezarritako ehunekoa gainditzen duenak kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko sei zentimo ordaindu beharko duela adierazi zuen, eta pertsona bakoitzak 130 litroko tartea izango ditu eguneko.

Haatik, familiek dituzten kide kopuruak kontuan izango dituztela gaineratu zuen. Rojoren aburuz, ehunekoa ezin zen ezarri kopuru hori gogoan izan barik. Izan ere, kide asko dituen familia batek lagun bakarrekoak baino askoz gehiago kontsumituko baitu, eta Rojoren ustez, horrek ez du esan nahi xahutzeagatik zigortu behar denik. «Ura modu arduratsuan erabiltzea, kostu proportzionala izatea eta ingurumena hondatzen duenak ordain dezala bermatzen dugu modu honetan», aipatu zuen Rojok.

Uraren Euskal Agentziari dagokionez, erakunde autonomo gisa funtzionatuko duela esan zuen, eta, beraz, zuzenbide pribatuaren bidez araututa egongo dela, Gasteizko Ganbera Administrazio Kontseiluan egongo den arren. Legebiltzarkidearen iritziz, kudeaketan «gardentasun handiagoa» eta «Legebiltzarraren kontrola» bermatuko da.

PSErekin «hasi eta amaitu»

Rojok azaldu zuenez, Uren Legearen inguruko akordioa PSE-k hirukoari «baldintza politiko» bat jarri ostean hartu dute. Baldintza hori eztabaida PSE taldearekin «hasten eta amaitzen» zela izango litzateke. Hori hala izanik, hitzartzen zuten puntu oro «akordio itxia» zen eta gainerako alderdi politikoekin bilerak egin arren, «talde sozialistarekin hartutakoa hor bertan ixten zen».

Lakuako Gobernuko Ingurumen Sailarekin eztabaidatzeaz Natalia Rojo arduratu zen, eta pozik agertu zen lortutako akordioarekin. Izan ere, «marka sozialista» izango duen Uren Legea onartuko baitute, eta, haren ustez, herriarentzat «ona» izango da.

Oscar Rodriguezek, bestalde, azkenengo hilabeteetan hirukoa osatzen duten taldeekin akordio garrantzitsuak hartu dituztela gogorarazi zuen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak, Lurzoruaren Legea eta Uren Legea, hain zuzen ere.

Gasteizko Legebiltzarrean onartuko dituzten beste biak PSE alderdiari esker onartuko dituztela adierazi zuen, eta, kritikatzeaz gain, «hitzarmen eta adostasun guneak» zehazten jakin izan duela nabarmendu zuen.

Horretaz gain, Ibarretxeren Gobernuaren «legegintzaren ekoizpen murritza» kritikatu zuen. Alde horretatik, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak, hogei hilabete daramatzanak, lehendakariarenak baino proposamen gehiago aurkeztu dituela adierazi zuen, hark sei urte daramatzan arren. Politika sozialei «bultzada aurrerakoiak» ematen jarraituko duela jakinarazi zuen Rodriguezek azkenik.



Ura «pribatizatzen» duela uste du Ezker Abertzaleak

GASTEIZ

Ezker Abertzaleko legebiltzarkide Aintzane Garate «kezkati» azaldu zen. «Beldur gara gizarteari bizkarra emanda ez ote duten Uren Legea negoziatu, enpresaburu eta negoziatzeko interes jakin batzuen mesedetan», ohartarazi zuen.

Auziarekin Lakuako Gobernuak izan duen prozesua gaitzetsi zuen. Osoko zuzenketak gaur eztabaidatuko dituzten arren, ez dela negoziazio prozesurik egon esan zuen. Bilera bakarra izan du Ingurumen sailburu Esther Larrañagarekin, eta «ez du ezertxo ere egin» eztabaida bultzatzeko. Lege-egitasmoa aurkeztu zutenetik, «iluntasuna eta opakotasuna» izan direla nagusi adierazi zuen.

Ezker Abertzalea, oposizioan, «bakarrik» dagoela nabarmendu zuen. PPri «dena ETArekin lotzea komeni» zaio;eta gainerako alderdiei, aldiz, «irabaziak banatzea». Horiek hala, legea gizarteratzen saiatuko dela esan zuen. «Ezin dugu onartu denon onerako den ura pribatizatzea», esan zuen.

Legebiltzarkideak aurkeztu duen osoko zuzenketa arrazoitzeko, proiektuak ura «pribatizatzen» duela eta udalek dituzten eskumen eta ahalmenak «murrizteaz gain, gestio eredu zentralista» bultzatzen duela adierazi zuen. Lege berriak «aurrerakoiagoa» izan behar duela gaineratu zuen, ingurumen osoa eta ura, bereziki, babestu behar ditu.

Hori dela-eta, baliabide horren kudeaketa publikoa ziurtatu eta erakundeen koordinazioa planteatu behar dela, eta, hirugarrenik, «ura babestu behar dela eta ez kutsatzaileak bultzatu» esan zuen.



«Se añade un canon, pero no se aclara cuál es el precio justo del agua»
Iñaki ANTIGUEDAD | Catedrático de Hidrogeología

Considera que es una ley necesaria, pero discrepa de su enfoque. Espera que, al menos, sirva para generar un debate social.

­¿Por qué la gente debe prestar atención a esta Ley del Agua?

Que exista una Ley del Agua es algo fundamental, porque es un elemento cotidiano, estratégico... pero también es importante tener una ley que regule todas las tramas que tienen que ver con el agua. Lo que, por desgracia, me duele es que desde nuestra realidad cercana se esté hablando de la Ley del Suelo, que debería estar ligada a la Ley del Agua, y aquí son cosas totalmente diferentes. Al final, lo más importante de esta ley es que dé inicio a un debate, más allá del Parlamento.

­Esta ley contempla una Agencia Vasca del Agua. ¿Qué papel va a jugar?

Sería el instrumento central para la política del agua. Me parece bien que haya un organismo superior que establezca unas normas homogéneas de cumplimiento para todos. De lo que ya discrepo es de que lo que se pretende sea una Agencia muy centralizadora, en lugar de descentralizar la gestión y no digo en las diputaciones, sino en las comarcas, porque cada comarca tiene sus propias realidades. El término subsidiariedad no aparece en todo el proyecto.

­Y el otro aspecto polémico será el canon añadido a la tarifa del agua que pagamos.

Por desgracia, la discusión de la ley se está ciñendo al tema del canon, y, mientras, nos cargamos cada vez más tramos de ríos. El hecho de que el canon sea el centro de la discusión da idea del concepto economicista que tiene el agua. Pero, además, es que no se explica para qué va a ser esa ecotasa, en concepto de qué se va a cobrar. La gran laguna que esta ley no aclara es cuál es realmente el precio justo a pagar por el agua. Lo del canon no está nada claro, sino otra tasa más que nos meten. -

Joseba VIVANCO


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea