GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-03-14
- Tirreno-Adriatico
Bertagnollik ez zuen aukera galdu aldapan

BILBO

Leonardo Bertagnolli italiarrak faborito nagusiak gainditu zituen atzo Tirreno-Adriatikoren seigarren etapan, azken aurrekoan, hain zuzen. Antolakuntzak saioa moztu zuen eta Thomas Dekker-rek lidertzari eutsi zion, arazorik gabe.

Lehenengo mailako San Giacomo mendatean amaitzekoa zen etapa, baina elurrak ibilbidea oztopatu zuen. Hortaz, txirrindulariek sei itzuli eman zituzten ibilbide batean amaieran, 179 kilometro osatzeko, orotara.

Edonola ere, hainbat arazo izan ziren. Izan ere, Astarloaren Barloworld multzoa hamaika aldiz saiatu zen, baina tropela adi ibili zen.Azken ahalegina Euskaltel-Euskadi taldeko David Lopez bizkaitarrak sortu zuen. Barakaldokoak alde egin zuen,Vicioso (Liberty), Gutierrez (Phonak), Pellizotti (Liquigas) eta Efimkin (Caisse d’Epargne) txirrindulariekin batera.

Atzean, berriz, esprinta nahi zuten, eta ihesaldia helmugatik sei kilometrora bukatu zen. Hain zuzen, Boogerd-ek (Rabobank) sekulako jarduna egin zuen buruan.

Bertagnollik sasoiko dela erakutsi zuen ­Haut Var Tourra irabazi du orain dela gutxi­ eta inork ezin zuen bere gurpila hartu azken kilometroko aldapan. Astarloa ongi aritu zen eta bosgarren sailkatu zen.

Berriro ere, Milram taldea bigarren postuan sailkatu zen, Petacchirekin, hain justu ere. Italiarrak azken aukera izango du gaur 166 kilometroko saioan, azken 70 km-ak ordekan izango dira-eta.

Bettini no revela si corre San Remo

La Tirreno-Adriático y la París-Niza dejan damnificados. Hasta el sábado a la mañana, Bettini no descubrirá si corre la Milán-San Remo. Davis y Van Bon, con problemas gástricos, sí esperan estar en la salida, al igual que Merckx, tras atravesar un proceso febril. Y Julich puede tener una fractura en las costillas. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea