- N1
Denek Batek uste baino lan handiagoa egin behar izan zuen
DONOSTIA
Denek Batek garaipenak pilatzen jarraitzen du, eta larunbatean 87-78 menderatu zuen Chamond Baionan,Lauga kiroldegian, 1.300 ikusleren aurrean. Hala ere, sailkapenean postu bat atzera egin du, orain Bordele jarri baita aurretik. Horrek euskaldunak baino partida bat gutxiago zuen jokatuta, eta hori aurreko astean berreskuratu eta irabazi zuenez gero, lapurtarrak baino puntu bat gehiago du taldeak orain.
Lehen laurdenean sekulako ikuskizuna eman zuten urdinek, eta hamar minutuan hamar puntuko aldea kendu zieten frantziarrei, 24-14 amaitu baitzen lehen laurdena. Bigarrengoan, Urketakoak gehiegi lasaitu ziren, eta hamaika puntuko aldeaz galdu zuten. Abantaila alferrik galdu zuten, eta 35-36 joan ziren atseden hartzera. Aldageletatik itzulita, lanean hasi behar izan zuten, eta azkeneko bi laurden horietan partidari buelta emateko gai izan ziren. Hirugarrenean sekulako partida egin zuten; lehenengoaren itxura eman zuten, eta 31-25 nagusitu ziren. Azkeneko laurdenean ere ongi aritu ziren, eta azkenean garaipena lortu ahal izan zuten.
Hauek jokatu zuten Denek Bat taldean: Cassus, Dubo, Duboquet (5), Falla (13), Gayon (24), Barrouillet (2), Penuisic (12), Dillon (11) eta Brochard (2).
|