GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-04
«Literatur musikatuaren hilabetea» egingo dute Bilboko Kalderapekon
·Hainbat idazle arituko dira poemak irakurtzen, zenbait musika estilok lagunduta

BILBO

Kalderapeko euskal kultur guneak (Perro Kalea, 1) antolatu du Literatur Musikatuaren Hilabetea. Maiatzean izango da, gaur hasita, eta hainbat literatur adierazpen batu nahi ditu. Egitasmo horrek gaur egun euskaraz egiten ari diren literatur musikatuaren adibideak erakutsi nahi ditu. Idazlanak eta olerkiak landuko dira, eta musika estilo desberdinek lekua izango dute. Gaurtik 25era arteko ostegunetan izango dira saioak; 21.00etan hasiko dira eta sarrera doakoa da.

Lau ekimen aurkeztuko dira. Gaur bertan, “Zura” proiektua taularatuko dute Kalderapeko kulturgunean. Xabi Strubell-en egitasmoak Garcia Lorcaren eta Lauaxetaren olerkiak biltzen dituen “Ilargi handi, zauri zare” bere azken disko-liburuaren kantak erakutsiko ditu. Hilaren 11n beste emanaldi bat izango da. “Literatur jazza” du izenburua saio horrek. Bertan joko du Four Friends-ek, eta aurreko urteetan bezala, Kalderapekon literatura musikatua agertuko du. “Bilbo. Atzotik gaurkora. Poesia” izenpean, Bilboko poetak arituko dira agertoki gainean. Alde batetik, Irune Rekejok Gabriel Arestiren eta Andolin Eguzkitzaren poemak errezitatuko ditu. Bestetik, Juanra Madariagak, Miren Agur Meabek eta Sonia Gonzalezek euren testuak irakurriko dituzte. Maiatzaren 18an izango da hurrengo saioa. Larrabetzuko Bihotz Bakartien Kluba arituko da Gotzon Barandiarenen “Arrakalak” esaten. Bukatzeko, 25ean “Ametsen baratza” saioa izango da. Sorgintxuloko gazte batzuek izenburu horrekin Santutxuko gaztetxeak argitaratutako liburuaren testuak agertuko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La UE hace efectiva su amenaza contra Belgrado y suspende las negociaciones
Jendartea
Aizkorri-Aratz, Gipuzkoak barnean hartzen duen natur parke zabalena
Kirolak
Sufriendo como siempre y celebrando como nunca
Kirolak
Veinte triunfos para tocar con los dedos el máximo premio
Kirolak
Un penalti inexistente evita la salvación
Kirolak
El espíritu de Celedón da vida al Alavés
Euskal Herria
El juez Pedraz asume que una declaración policial no basta para ordenar prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea