Industria hondakinak salerosteko tokia Interneten
BAIONA
Baiona-Euskal Herriko Komertzio eta Industria Ganberak, Akitaniako Ganberarekin batera, enpresetako zuzendarientzat industria hondakinak salerosteko toki bat ireki du Interneten.
«Batzuen hondakinak besteen lehengaiak izan daitezkeelako» ireki du Baionako Ganberak enpresek elkar ezagutzeko toki hori.
Azaltzen denez, enpresentzat doakoa izango da zerbitzu hori, baina izena ematea nahitaezkoa izango da. Zerrenda horretan egoteko inprimaki bat bete beharko da www.bourse-des-dechets.fr web orrian edo Komertzio Ganberan.
Informazio guztia Internet bitartez aurkeztuko dutela jakinarazi dute. Iragarkiak eskualdekoak eta estatukoak izango dira.
|