GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-04
Ipar Euskal Herriko ikasleek gainditu behar dituzten trabak salatu ditu IAk
Euskaraz eta Euskal Herrian ikastea ez da ikasle guztiei bermatzen zaien eskubidea. Hori lortzeko bidean, ordea, Ipar EuskalHerriko ikasleek traba gehiagorekin egiten dute topo. Amets Arzallusek bere bizipenen berri eman zuen. Euskal Herrian ikasteko eskubidea aldarrikatu asmoz, IAk larunbatean manifestaziora deitu du Baionan.

DONOSTIA

«Oso ikasle gutxi gara hegoaldera ikastera etortzen garenak, gainditu beharreko trabak handiak baitira», azaldu zuen Amets Arzallusek, euskaraz eta Euskal Herrian ikasteko hautua egin duten gazte gehiagoren kasua dela gogoraraztearekin batera; izan ere, Euskal Ikasketak Baionan ikasteko hautua egiten ez bada, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko ikasleek ez dute unibertsitate ikasketak euskaraz egiteko aukerarik, ez behintzat makina bat traba gaindituta ez bada; «gainerakoan Bordele, Tolosa edota Pauerako bidean jartzen zaituzte».

Amets Arzallusek unibertsitate ikasketak euskaraz egiteko hautua egin zuen, baina bide luzea egin zuen horretarako. «Seaskako ikastoletan ikasi nuen eta unibertsitaterako jauzia egin behar nuenean, euskaraz eta Euskal Herritik irten gabe ikastekotan, Euskal Herriko Unibertsitatea nuen aukera bakar». Horretarako, ordea, selektibitatea egitea derrigorrezko zuen, baxuak ez baitu unibertsitate ikasketak Hegoaldean egiteko aukerarik ematen.

Horrela, Parisera bidean jarri zen, selektibitatea egitera. «Bi egunez, gaztelaniaz osoki, eta argi eta garbi ikastolan ikasitako ikasle bati egokitzen ez zitzaion programa batetik. Modu horretan sartu ginen atzerriko ikasleen boltsa moduko batean eta noten arabera aukeratzen gintuzten», jakinarazi zuen.

Arzallusen esanetan, gainditu beharreko traba guztiak direla-eta, gutxi dira Hegoaldera ikastera etortzen diren ikasleak. «Gu soilik bi izan ginen», argitu zuen. Hegoalderako bidea eginda ere, badira zailtasun gehiago. «Hego EuskalHerrian dagoen hezkuntza eskaintza guztia euskaldundua ez dagoenez, ikasgai ugari gaztelaniaz jasotzen dituzte Ipar EuskalHerriko ikasleek», salatu zuten Ikasle Abertzaleek (IA).

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko ikasleen egoera are latzagoa bada ere, IAk adierazi zuenez, eskubide urraketa orokorra da: «Izan ere, esate batera, Fisioterapia ikasi nahi duen ikasle batek kanpora atera beste erremediorik ez du. Era horretan, Euskal Herriaren etorkizunerako hain baliagarriak diren jakintzak herritik kanpo kokatzen dira, eta etorkizunerako profesionalak emigratzera kondenatzen dituzte».

Era berean, «Bologna prozesuan, Estatu espainoleko unibertsitatearen eremuan aurkeztu den ‘barruti irekia’» delakoa ere salatu zuten. «Hizkuntza eta kultura ikuspegi bakar bat indartuko da Estatu osoan».

IAren ustez, oinarrizkoa da Euskal Herriko ikasleek Euskal Herrian ikasteko duten eskubidea bermatzea, eta hori «euskal hezkuntza sistema marko nazionalaren egituratzetik soilik» etorriko omen da. Alde horretatik, beharrezko jo zituzten Euskal Herrian dagoen hezkuntza eskaintza guztia euskal herritar ororen zerbitzura jartzea; Euskal Herrian dagoen unibertsitate eskaintza areagotzea eta euskalduntzea; unibertsitatera sartzeko hautaprobak desagerraraztea euskal hezkuntza sarea zazpi herrialdeen eremuan askatasunez garatzeko; eta bide horretan haiek euskaraz egiteko eskubidea bermatzea.

Eskaera guzti horiek hartuta, eta, oro har, ikasleek Euskal Herrian ikasteko duten eskubidea urra ez dadin, heldu den larunbatean manifestazioa egingo da Baionan. Arratsaldeko 17.00etan abiatuko da Lauga gelatik. Deialdiarekin bat egin dute hainbat eragilek: AskatasunaEmazteek diote, LAB, Euskal Herriak Bere Eskola, Batasuna, Euskal Herrian Euskaraz, Bai Euskal Herriari, Segi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La UE hace efectiva su amenaza contra Belgrado y suspende las negociaciones
Jendartea
Aizkorri-Aratz, Gipuzkoak barnean hartzen duen natur parke zabalena
Kirolak
Sufriendo como siempre y celebrando como nunca
Kirolak
Veinte triunfos para tocar con los dedos el máximo premio
Kirolak
Un penalti inexistente evita la salvación
Kirolak
El espíritu de Celedón da vida al Alavés
Euskal Herria
El juez Pedraz asume que una declaración policial no basta para ordenar prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea