PSOE: «Parlamentuari dagokio Foru Hobekuntza aldatzea»
MADRIL
«Ez da existitzen berataz blindatu behar den mehatxurik», esan zuen atzo Kongresu espainolean PSOEko bozeramaile Diego Lopez Garridok, Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzen aipuei erantzunez. Izan ere, Nafarroako foru erregimena «blindatzea» ahalbidetuko duen akordioa betetzeko deia egin baitzion atzo Miguel Sanzek Rodriguez Zapatero presidente espainolari. «Ez dago ‘Nafarroa kasua’», nabarmendu zuen Lopez Garridok. Kongresuko PSOEko bozeramailearen esanetan, Nafarroak «bere Estatutua dauka eta Konstituzio espainolak Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Gobernuarekin akordioak erdiesteko aukera aurreikusten badu ere, horrek ezer ere ez du esan nahi», helerazi zuen. Lopez Garridok, gainera, aukera hori jasotzen duen klausula abian jartzea «inortxok» ere ez duela pentsatu gaineratu zuen. Nafarroa ez dela «arazo» errepikatu zuen agerraldian Diego Lopez Garridok. «Ez gaude kasu problematiko baten aurrean. Nafarroako eskuineko hainbat buruzagi martxan jartzen oso zaleak diren eztabaida birtual bat besterik ez da», gaineratu zuen Kongresuko PSOEko bozeramaileak.
«Nafarrek erabakitzen dute»
«Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabakitzen dute, edo sinpleki ez dute ezer ere erabakitzen, Nafarroako egoera normala baita, egonkorra, eta bere estatutuetako organoek nahi dutena erabakitzen dute», adierazi zuen jarraian Lopez Garridok, «demokraziaren» funtzionamenduaz hitz egitean. Diego Lopez Garridok alboratu egin zituen, behin eta berriz, Miguel Sanz presidente nafarrak mahai gaineratu dituen argudioak, eta egun Nafarroak erabakitze mekanismoak badituela esan zuen, hain zuzen ere Foru Hobekuntzak jartzen dituenak. Horren harira, Nafarroako estatusaren aldaketa, Foru Hobekuntzen aldaketa, Nafarroako Parlamentuari dagokiola nabarmendu zuen.
Queman una ikurriña en un balcón de Agoitz
AGOITZ Desconocidos quemaron en la noche del pasado lunes una ikurriña colocada en el balcón del primer piso de una vivienda particular de la calle Landakoa de Agoitz. A consecuencia del fuego se produjeron desperfectos en la barandilla y en la persiana, aunque las llamas no llegaron a prender en esta última. La familia afectada ha presentado sendas denuncias ante el Juzgado de Agoitz y el Ayuntamiento. Hay que recordar que a raíz de la orden del alcalde de retirar la ikurriña que ondeaba de manera oficial en el Consistorio agoizko, numerosos vecinos colocaron la enseña tricolor en las ventanas y balcones de sus casas. En 1977, los vecinos de Agoitz decidieron mediante un referéndum que la ikurriña estuviera presente con carácter oficial en la balconada municipal. Sin embargo, la actual corporación, gobernada por por la Agrupación Independiente de Aoiz afín a UPN, decidió quitar la enseña en diciembre de 2003, siendo una de las primeras en adoptar la Ley de Símbolos decretada por el Gobierno de Nafarroa. Desde entonces se han realizado numerosas movilizaciones para reclamar respeto a lo decidido en 1977.
|