GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-04
Mugaz gaineko harremana aztertuko du Gaindegiak
·Euskal Herriko eta Catalunyako egoeratik abiatuta bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Andoainen

ANDOAIN

«Euskal Herriko eta herrialde katalanetako lurralde antolamendu de mugaz gaineko harremanak» deritzan jardunaldiak antolatu ditu Gaindegiak mugek ezartzen duten zatiketa eta horren ondorioei buruz hausnartzeko; izan ere, ondo-rioak «askotarikoak dira: arazo soziolinguistikoak, ekonomia arloko edo instituzioen arteko el- karlanerako trabak, hedabideen zabalkunderako mugak, hezkuntza ereduen bateraezintasuna edo azpiegitura komunak eratzeko oztopoak».

Mugak eragindako zatiketa «elkarlanaren bidea» jorratuz gaindi daitekeela adierazi du Gaindegiak, hala «erakutsi baitu Europar Batasunaren garapenak eta zenbait eragileren esperientziak». Prestatu dituen jardunaldien bidez, «Europaren agertokian normalizazio sozial eta politikoa lortzeko ezinbestekoa izango den eztabaida» sustatu nahi du. Azken batean, Euskal Herrian eta herrialde katalanetan «kohesio soziala ahalbidetuko duen mugaz gaineko lurralde antolamenduaz» gogoeta egingo dute. Bihar hasiko dira Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, eta larunbata bitarte iraungo dute.

Lehen mintegia bihar izango da 18.15ean «Hezkuntza eta hizkuntza» izenburupean. Lore Erriondo UEUko zuzendariak hartu du parte, Alá Baylac Ferrer eta Joan Peytavi Deixona irakasleekin batera. Aldez aurretik, aurkezpena eta agurra egingo ditu Antton Lafontek.

Larunbatean, kultura eta hedabideei buruz mintzatuko dira Martxelo Otamendi, “Berria”ko zuzendaria eta Esteve Valls kazetaria. Atsedenaldiaren os- tean, 11.30ean, “Accion colectiva hegoalde-iparralde” liburua aurkeztuko dute Francisco Letamendia egileak, Xabier Isasik, Anton Borjak eta Igor Ahedok. Arratsaldean ‘‘Ekonomia’’ izeneko mintegia egongo da eta, jardunaldiei amaiera emateko, mahai inguru bat egingo dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La UE hace efectiva su amenaza contra Belgrado y suspende las negociaciones
Jendartea
Aizkorri-Aratz, Gipuzkoak barnean hartzen duen natur parke zabalena
Kirolak
Sufriendo como siempre y celebrando como nunca
Kirolak
Veinte triunfos para tocar con los dedos el máximo premio
Kirolak
Un penalti inexistente evita la salvación
Kirolak
El espíritu de Celedón da vida al Alavés
Euskal Herria
El juez Pedraz asume que una declaración policial no basta para ordenar prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea