GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-04
Kongresuko agerraldia noiz egin ere Rajoyrekin adostu nahi du Zapaterok

MADRIL

Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak atzo adierazi zuenez, Mariano Rajoy PPko idazkari nagusiarekin adostu nahi du noiz egingo den Kongresu espainoleko agerraldia. Nahiz eta Parlamentu espainoleko zenbait talderekin «hurbiltze garbia» eduki hori nola egin erabakitzeko, PPko idazkari nagusi- arekin adostasuna bilatu nahi duela nabarmendu zuen. Izan ere, Gobernu espainolak esana du ETArekin negoziazioei ekiteko prozedura Kongresu espainolaren baimena eskuratzetik igarotzen dela, eta aipatu eskaera noiz egin adostu nahi du orain Zapaterok.

«Egoerak aukera ematen badu, honetaz ­ETAren ekintzen etenaldi iraunkorraz­, Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan hitz egiteko, hala egingo da», gaineratu zuen atzo presidente espainolak Kongresuko agerraldiaren inguruan. Izan ere, ETAren ekintzen etenaldia aurkeztu eta negoziazioei ekiteko eskaera Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaida egiten de- nean izatea arazoa ez dela esan du Zapaterok. Alderdi Popularrak, aldiz, ez du hori uste, eta, horregatik, antza, adostu nahi du agerraldia noiz egin Mariano Rajoyrekin.

Hala eta guztiz ere, agerraldia «baldintza egokiak eta adostasun handienarekin» egingo duela nabarmendu zuen behin eta berriz Rodriguez Zapaterok atzo ere. Baldintza horietan txertatu zuen ETAk ekintzak eten dituela «egiaztatzea», eta oraindik Segurtasun Indar espainolen hirugarren txostena ez duela jaso adierazi zuen.

Zaplanaren ohartaraztea

Kongresu espainolean PPko bozeramaile Eduardo Zaplanak presidente espainolari egotzi zion ETAk ekintzak eten dituela egiaztatzeko «egutegia» osatzea, bai eta Kongresu espainolari baimena eskatzea ere, baina ETAren ekimenak «Nazioaren egoerari buruzko Eztabaida» ezin duela «kutsatu» ohartarazi zion Zapaterori. «Espainian bestelako eztabaida oso garrantzitsuak ere badira, lurraldetasuna eta egoera ekonomikoa, esaterako, eta Kongresuan presidenteak urtean behin egiten duen agerraldian ezin dira horiek alde batera utzi», gaineratu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La UE hace efectiva su amenaza contra Belgrado y suspende las negociaciones
Jendartea
Aizkorri-Aratz, Gipuzkoak barnean hartzen duen natur parke zabalena
Kirolak
Sufriendo como siempre y celebrando como nunca
Kirolak
Veinte triunfos para tocar con los dedos el máximo premio
Kirolak
Un penalti inexistente evita la salvación
Kirolak
El espíritu de Celedón da vida al Alavés
Euskal Herria
El juez Pedraz asume que una declaración policial no basta para ordenar prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea