GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-04
RSF taldeak bere zerrenda beltzetik kanpo utziko du ETA

GASTEIZ

Mugarik Gabeko Albistariak taldeak ­RSF frantsesez­ ez du ETA sartu 2005 urteari dagokion txostenean, non bere iritzian kazetarien edo hedabideen kontra aritu diren pertsona eta taldeak zerrendatzen dituen. Antolakunde horrek, gainera, bere «zerrenda beltzetik» aterako du euskal erakunde armatua, hark su-eten iraunkorra iragarri ostean.

Horixe adierazi zuen atzo Rosa Massague RSF taldeko kideak, nahiz eta gaineratu zuen oraindik ez dutela halakorik egin, horrelako neurri bat hartzeak, haren aburuz, «denbora gehiago» behar duelako. Massaguek «herri honek egun bizi duen bake testuingurua» aipatu zuen erabakia argudiatzeko.

Erabaki horrek, edonola ere, Prentsa Elkarteen Federazio espainolaren (FAPE) kexa eragin du dagoeneko, haren iritziz «akatsa» izan baita ETA iragan urteko txostenean ez sartzea eta zerrenda beltzetik ateratzea.

«Alde bakarreko erabakia»

Fernando Gonzalez Urbaneja FAPEko lehendakariak atzo adierazi zuen «Parisen hartutako alde bakarreko erabakia» izan dela, eta nabarmendu zuen ez duela «Espainiako elkartearen babesa». «Errakuntza bat izan da», aipatu zuen Urbanejak Almerian egindako agerraldi batean, eta gaineratu zuen «arazo larri bati buruz arinkeriaz hartutako iritzia» dela.

Horrez gain, esan zuen, horrelako erabaki bat hartuta, RSF taldea «bere egitekotik harago» doala.

RSF taldeak asteartean eman zuen iragan urteko txostenaren berri, eta horren aurkezpenean nabarmendu zuen 2004tik aurrera euskal erakundeak ez duela «prentsa askatasunaren kontrako ekintzarik egin».

Duela sei urte hasi zen egoitza Parisen duen RSF taldea «prentsa askatasunaren harrapakarien» zerrenda egiten, eta urtebete geroago, 2001ean, sartu zuen bertan ETA lehen aldiz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La UE hace efectiva su amenaza contra Belgrado y suspende las negociaciones
Jendartea
Aizkorri-Aratz, Gipuzkoak barnean hartzen duen natur parke zabalena
Kirolak
Sufriendo como siempre y celebrando como nunca
Kirolak
Veinte triunfos para tocar con los dedos el máximo premio
Kirolak
Un penalti inexistente evita la salvación
Kirolak
El espíritu de Celedón da vida al Alavés
Euskal Herria
El juez Pedraz asume que una declaración policial no basta para ordenar prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea