2006-09-19
NDF: erreformak ez dira nahikoa
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak (MB) urtero egiten duten batzarrean, atzo Singapurren lehenaren kuota-sistemaren erreforma onartu zuten. Kuota-sistemak botoa erregulatzen du, eta erreforma horren ondoren zenbait herrialdek, hala nola Txinak, Turkiak eta Mexikok, besteren artean, ordezkaritza handiagoa izango dute erakunde horretan. NDFren bozketa sistema herrialde bakoitzak ematen duen diru kopuruak erabakitzen du; beraz, gehien ematen dutenek, diru gehien dutenek, alegia, boto gehiago dituzte. NDF sortu zutenetik munduko herrialdeen arteko erlazioa AEBentzat eta Mendebaldeko herrialdeentzat mesedegarria izatea ahalbidetu du erakunde horrek, eta orain, ustez, garatze bidean dauden herrialdeei pisu handiagoa emateko eutsi diote delako erreformari, paradoxikoki herrialde horietako askok sostengua ukatu badiote ere. Atzo hartutako erabakia NDFk bere egitura modernizatzeko planaren lehen atala da. >>>
Aurreko editorialak
2006-09-18
- Echen ya el cerrojo y apúntense el tanto
2006-09-17
- Lakua también utiliza la política carcelaria
|