GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-06
Itsasondoko Udalak AHTren inguruko herri galdeketara deituko du abenduan
Itsasondoko Udalak datorren abenduaren 3rako herri galdeketara deitu du herritarrak Abiadura Handiko Trenaren alde edo kontra dauden jakite aldera. Aurretik, ordea, beharrezko ikusten du proiektuaren inguruko «informazio gardena, zabala eta kontrastatua» ematea, eta lan horretan sartuko da datozen asteetan.

ITSASONDO

Joan den asteazkenean Itsasondoko Udalean izandako udalbatzan AHTren inguruko mozio bat onartu zuten. Lakuak eta Madrilek bultzatu duten proiektuak herria bete-betean harrapatuko duela kontuan izanda, Udalak beharrezko ikusten du aurretik «herritar guztiek proiektuaren inguruko informazio objektiboa jasotzea». Bide horretan, eta mozioaren arabera, parte-hartzean oinarritu- tako prozesu bat abiatzea erabaki du Udalak. Prozesu hori abenduaren 3rako deitu duen herri galdeketa eginda bukatuko da eta, bertan, Itsasondoko herritarrak AHTren alde edo kontra dauden jakingo da.

Herri galdeketa horretara iritsi aurretik, ordea, Itsasondoko Udalak herritarrei «informazio gardena, zabala eta kontrastatua» helarazi nahi die eta, hori helburu hartuta, hainbat ekintza aurrez ikusi ditu datozen asteetarako. Hartara, urrian eta azaroan herriko taldeen iritziak jasoko dituzte, proiektuaren aldeko eta kontrako hitzaldiak antolatuko dituzte eta mahai inguru bat egiteko asmoa ere badute, hori ere aldeko eta kontrako jarrerak bilduta. Atzo jakinarazi zutenez, ekintza horiek guztiak martxan jarriak dituzte eta dagoeneko bidali dituzte Aldundira eta Lakuara bai hitzaldietan eta bai mahai inguruan parte hartzeko gonbidapenak. Oraindik erantzunik ez dute jaso.

Itsasondoko zinegotzi Danel Etxeberriak honakoa agertu zuen: «Beste batzuek egin ez duten lana egin behar dugu guk. Ez Lakuak, ez Aldundiak ezta Espainiako Gobernuak ere ez dute bete beren informatzeko betebeharra, eta proiektua aipatzen hasi zirenetik 20 urte pasatu diren arren, desinformazioa erabatekoa da». Horregatik erabaki dute prozesu ireki bat martxan jartzea, herritar guztiek daukatelako informatuak izateko eskubidea eta beren iritzia emateko eskubidea, Etxeberriak esan zuenez. Bide beretik, herri galdeketaren emaitza errespeta dezatela eskatu diete Lakuari eta Madrili.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los 25 refuerzan las almenas de la fortaleza el día en que mueren en el mar veinte africanos
Iritzia
Immigrazioari arazo gehiago eranstea
Euskal Herria
Bat Egin Eguna, una forma de ser solidario disfrutando de una jornada de fiesta
Euskal Herria
Gosearen bidez aldarrikapena indartu
Jendartea
Itsasondoko Udalak AHTren inguruko herri galdeketara deituko du abenduan
Ekonomia
El Banco Central Europeo prepara más subidas del precio del dinero a corto plazo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss