GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-06
Gosearen bidez aldarrikapena indartu
Iñaki de Juanarekiko elkartasun ekimenak biderkatu egin ziren atzo,batik bat, bere hirian. Herritarrek babesa helarazi nahi izan zioten, hainjustu, gaur Algecirasko Punta de Europa ospitaletik atera eta tokizaldatzera doazenean. Nora eramango duten ez zekiten senitartekoek.

Iñaki de Juanak bi hilabete bete zituen atzo gose-greban. Jan gabeko hirurogei egun horiek adin bereko elkartasuna jaso zuten Donostian, De Juanaren bizitokian, auzo guztietan erantzuna izan zuen barau eta aktibazio egunera deitu baitzuen amnistiaren aldeko mugimenduak. Preso politikoen aurkako neurri bereziak salatzeko ­hamabost preso donostiarrek aske behar lukete, eta horietako batzuk gaixo dituzte gatibu­ eta De Juanari elkartasuna adierazteko nahikoa aktibazio izan den arren, atzo goizeko lehen orduetatik are eta gehiago indartu ziren mobilizazioak, eta 60 eguneko gose-grebak dakarren larritasuna islatu zuten.

Algecirasko Punta de Europa ospitalean zunda bidez eta bere borondatearen aurka elikatu duten bitartean, etengabean sostengatu dute De Juana, baita atzo ere. Donostiako institutuetan eta hainbat ikastetxetan elkarretaratzeak egin zituzten, eta gero hiriburuko auzoetan antolatuta zeuden ekimenetan parte hartu zuten ikasleek.Hala eta guztiz ere, Gros auzoan, EHU unibertsitatean bezala, irakasleek ere, ikasleekin batera, baraualdian parte hartu zuten. Ehun bat lagunek egin zuten barau Grosen,hirurogeik Alde Zaharrean, beste hamarnakak Antiguan eta Intxaurrondon... Guztietan elkarretaratzeak eta giza kateak egin zituzten, baita De Juanaren egoeraren berri ematen zuten esku-orriak banatu eta megafonia bidezko mezuak zabaldu ere.

«Iñaki de Juana 60 egun gose greban. Gaur, baita gu ere!» leloak zituzten plastikozko elastikoak soinean jantzi eta supermerkatuak, tabernak eta jakien dendak batez ere inguratu zituzten baraualdian parte hartu zuten ehunka lagunek. Euskal preso politikoen aurka Gobernu espainolak egin dituen erasoak salatzearren, De Juanak aurrera daraman borroka molde berbera erabiliz preso donostiarraren lekuan jarri zen, egun ba- tez, makina bat lagun.

Pintxorik ez, poteoa bai

Antiguako auzoan, esaterako, 14.00etatik 15.00etara Super Amara supermerkatu aurrean 70 lagun elkarretaratu ziren; beste 30 lagunek Gros auzoa giza katea eginez gurutzatu zuten; 50 egon ziren Alde Zaharrean; 20, Igeldon; eta beste 25, Intxaurrondon. Donostiako egoitzako GARAko langileak ere elkarretaratu ziren atzo Igara auzoan, eta langileetako hainbatek barau egin zuten.

Eguerdian, alta, bazkalorduan, jaterik ezin zenez, Donostiako zenbait auzotako hainbat tabernak ez zuten eguneko menurik eman, eta ez zuten pintxorik izan barra gainean egun osoan.

Baina protesta egiteko bestelako moduak ere izan ziren: Donostiako Udalean egun ordezkatuta dauden alderdi politikoen helbide elektronikoetara mezu elektronikoak modu masiboan bidali zituzten, eta horietan De Juanaren egoera sala- tu zuten. Milaka izan ziren. 11.00etatik 12.00ak bitarte eta 18.00etatik 19.00etara, EAJ, EA, EB, PSE eta PP alderdien helbide elektronikoek jaso zituzten mezuak. Izendatutako alderdiek ez zuten preso donostiarraren gaia aztertzea helburu zuen Etxerat erakundearen mozioa bideratu nahi izan ere orain bi aste.

Alde Zaharrean, 18.00etan, euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak salatzearren, tabernaz taberna aritu ziren berrogeita hamar bat lagun, ur-poteoan. Esku-orriak banatzen zituzten bitartean, ura edanez potetatu zuten ordubetez. Gero, 20.00etan, udaletxera joan ziren.

Askatasuneko kide Xabin Juaristik ere parte hartu zuen udaletxea inguratu zuen giza katean. Juaristik, errepresioaren aurkako antolakundearen izenean, biharko Ibaetako Foroak Donostian deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin zion euskal gizarteari. Euskal presoak «negoziaziorako salgai gisa» erabiltzen jarraitzen dutela salatu zuen Juaristik. Kalean behar luketen 166 euskal herritarrek gatibu jarraitzen dutela gaineratu zuen. Era berean, euskal preso politikoen eskubideak babesteko asteotan egiten ari diren mobilizazioak txalotu zituen Askatasuneko kideak.

Aipatu bezala, Udalak ez zuen aztertu nahi izan preso politikoen egoeraren gaineko mozioa, eta horregatik, erantzuna jaso zuen atzo. Herritarren presioa irudikatzeko, Donostiako udaletxea aldetik aldera inguratu zuen giza katea egin baitzuten 20.00etan. 375 lagunek parte hartu zuten ekimen horretan.

De Juanari elkartasuna adierazteko eta presoen eskubideak babesteko, mobilizazioak izan ziren Donostiatik kanpo ere. Iruñeko Alde Zaharrean 35 pertsona elkartu ziren; Arrosadian, 28; eta Iturraman, 18; Senperen, berriz, 30; Ziburun, 35; Beran, 12; 26, Ugaon, eta Eskoriatzan bide nagusia itxi zuten hainbat lagunek. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los 25 refuerzan las almenas de la fortaleza el día en que mueren en el mar veinte africanos
Iritzia
Immigrazioari arazo gehiago eranstea
Euskal Herria
Bat Egin Eguna, una forma de ser solidario disfrutando de una jornada de fiesta
Euskal Herria
Gosearen bidez aldarrikapena indartu
Jendartea
Itsasondoko Udalak AHTren inguruko herri galdeketara deituko du abenduan
Ekonomia
El Banco Central Europeo prepara más subidas del precio del dinero a corto plazo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss