GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-06
Muga zorrotzagoak EBko aireportuetan
AEBetako aireportuetan ezarritako neurriak bere egin ditu Europar Batasunak. Azaroaren hasieratik aurrera, EBko bidaiariek ezingo dute esku bagajean ontziko 100 mililitro likido baino gehiago eraman. Eta, gainera, ontziak poltsa gardenetan eraman beharko dira. Halaber, hegazkinera sar daitekeen bagajearen tamaina ere mugatu dute.

BRUSELA

Europako Batzordeak hegazkinera sar daitekeen eskuko bagajea mugatzeko neurriak onartu zituen atzo. EBko bidaiariek ezingo dute ontziko 100 mililitro likido baino gehiago eraman. Ontzi guztiak plastikozko poltsa garden baten barruan sartu beharko dituzte eta aireportuetako segurtasun kontrol guztiak gainditu beharko dituzte.

Horretaz gain, eskuko bagajearen tamaina ere mugatu dute. Zehazki, 56x45x25 zentimetro baino txikiagokoa izan beharko du. Musika tresnak dira salbuespena. Salbuespen ere badira hegazkineratzeko eremuan egoten diren zergarik gabeko dendetan erosten diren likidoak. Horiek badute 100 mililitroko muga gainditzerik. Fakturatzen diren maleta eta motxiletan, aitzitik, ez dago likido mugarik, bagaje hori aztertzen duten gailuak zorrotzagoak direlakoan.

Likidoari dagokion muga azaroaren hasieran sartuko da indarrean EBko estatu guztietan, helmuga edota hegazkin konpainia edozein izanik. Esku-bagajearen tamainari dagokiona, berriz, sei hilabete barru ezarriko dute hegazkin operadoreek araudi berriari egokitzeko denbora izan dezaten.

AEBen neurrien antzekoak

Joan den abuztuan Britainia Handiko agintariek Londresen ustez saihestutako atentatuaren ondorioz zorroztu dira neurriok. Poliziaren esanetan, erasotzaileek likidoak baliatu nahi zituzten lehergailuak egiteko. Ameriketako Estatu Batuek (AEB) berehala ezarri zituzten mugak, baina EBn ez zegoen politika bateraturik.

Eskuko bagajea ez ezik, bidaiariek berokiak eta jakak erantzi beharko dituzte kontrolguneak igarotzerakoan, jantziok X izpiek azter ditzaten. Eskuko ordenagailuei eta elektrogailuei ere kontrol bereziak egingo dizkiete.

Legearen aplikazioak sortuko dituen gastu ekonomikoak Estatu kide bakoitzak hartuko ditu bere gain.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los 25 refuerzan las almenas de la fortaleza el día en que mueren en el mar veinte africanos
Iritzia
Immigrazioari arazo gehiago eranstea
Euskal Herria
Bat Egin Eguna, una forma de ser solidario disfrutando de una jornada de fiesta
Euskal Herria
Gosearen bidez aldarrikapena indartu
Jendartea
Itsasondoko Udalak AHTren inguruko herri galdeketara deituko du abenduan
Ekonomia
El Banco Central Europeo prepara más subidas del precio del dinero a corto plazo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss