GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-06
- Aizkora (Txapeldunen Ligako finala)
Nazabal eta Larretxea, faboritoak

IRUÑEA

Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute etzi, Pobesen, 12.00etan. Final horretan, honako lau aizkolari hauek izango dira lehian: Larretxea, Nazabal, Arrospide eta Mindegia.

Aizkolariek sei lan ezberdin egin beharko dituzte, eta proba bakoitzak puntu kopuru ezberdinak banatuko ditu. Amaieran punturik gehien batzen dituen aizkolariak eramango du txapela. Hasteko, 45 ontzako bat kolpeka moztu beharko dute. Hori amaitutakoan, kana-erdikoa zutik moztu beharko dute. Bigarren probaren ostean, erlojuz kontra neurtuko dira aizkolariak, eta 45 ontzako enborra izango dute aurrez aurre.

Laugarren proban, aizkolariek bi enbor moztu beharko dituzte bat bestearen atzetik. Hasteko, zutik jarritako enborra moztu beharko dute, eta jarraian, etzandakoa; biak 45 ontzakoak izango dira.

Bosgarren proban, berriz, 60 ontzakoa moztuko dute lau aizkolariek batera. Azkeneko lana iraupenenekoa izango da, eta aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko ditu.

Dudarik gabe, Nazabal eta Larretxea dira irabazteko faborito nagusiak, eta askorentzat, hilaren 22an Tolosan jokatuko duten Euskal Herriko finalerako bi aizkolariak nola dauden probatzeko balioko du. Baina han egin beharreko lanak zerikusi txikia izango du etzi egin baharrekoarekin.

Bestetik, final horretako lehenengo hiru aizkolariek azaroan izango den Urrezko Aizkolarien Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Proba berri horren inguruan ez du xehetasun gehiago eman Egur Sport enpresak, saioaren antolatzaileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los 25 refuerzan las almenas de la fortaleza el día en que mueren en el mar veinte africanos
Iritzia
Immigrazioari arazo gehiago eranstea
Euskal Herria
Bat Egin Eguna, una forma de ser solidario disfrutando de una jornada de fiesta
Euskal Herria
Gosearen bidez aldarrikapena indartu
Jendartea
Itsasondoko Udalak AHTren inguruko herri galdeketara deituko du abenduan
Ekonomia
El Banco Central Europeo prepara más subidas del precio del dinero a corto plazo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss