GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-06
- Idi-probak
Hiru uztarrirekin abiatuko dira Andrakasko probak

DONOSTIA

Gaur iluntzean 21.00etan abiatuko dira Andrakasko kintopekoen idi-probak. Gaurtik asteartera bitarte, igandean izan ezik, egunero izango dira saioak, eta beti 21.00etan. Gaur, bihar eta astelehenean hiruna uztarri izango dira norgehiagokan; eta azkeneko egunean, berriz, lau.

Gaur, Andrakasen, Kaieroren eta Lasaren idi pareak neurtuko dira. Bihar, Retegiren, Amalurren eta Aurrekoetxearen idi pareak arituko dira. Etzi, atseden eguna izango dute, eta astelehenean jarraituko dute. Egun horretan, Frantxillaren, Urrutiaren eta Lopategiren idiak izango dira nor baino nor. Asteartean, azkeneko egunean, Lasaren, Agerreazpi-Izetaren, Txertudiren eta Olidenen uztarriak ibiliko dira aurrekoen markak ondu nahian.

Txauson, irabazle

Errezilen amaitu berri diren probetan, Txausonen uztarria izan da irabazle. Azkeneko egunean aritu zen, eta bera izan zen, gainera, proba hauetan azkena aritu zen uztarria. Berri txarra ere izan zen, ordea, Artzadunen idia hil egin baitzen proba amaitu eta berehala.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los 25 refuerzan las almenas de la fortaleza el día en que mueren en el mar veinte africanos
Iritzia
Immigrazioari arazo gehiago eranstea
Euskal Herria
Bat Egin Eguna, una forma de ser solidario disfrutando de una jornada de fiesta
Euskal Herria
Gosearen bidez aldarrikapena indartu
Jendartea
Itsasondoko Udalak AHTren inguruko herri galdeketara deituko du abenduan
Ekonomia
El Banco Central Europeo prepara más subidas del precio del dinero a corto plazo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss