Askatasun eskubidea 185 presori ukatu diete, eta bizi arteko espetxealdia 19ri ezarri
·sei hilabeteotako «estatuen jardun errepresiboa» gogorra izan dela berretsi du askatasunak
Begirada gehienak alderdien mahaiaren osaerari zuzentzen zaizkion bitartean, Askatasunak gogor berresten du hori ezezik errepresioaren amaiera ere beharrezkoa duela egiazko prozesu demokratikoak Euskal Herrian. Hain zuzen, taldeak azken sei hilabeteotako datu gordinak bildu, eta arlo horretako azken dosierra aurkeztu berri du. Bertan aipatzen denez, esaterako, «militarizazioak ez du ete- nik» izan, eta euskal herritarrekiko salbuespen neurriak ere bere horretan mantentzen dira. Bi datu emateagatik, askatasun eskubidea 185 presori ukatu zaie, eta 19ri bizi arteko zigorra ezarri zaie.
BILBO
Azken sei hilabeteotan prozesu politikoa abian jartzeak euskal gizartearengan piztutako ilusioa itzal artean ikusten du Askatasunak, une honetan Estatu espainol eta frantsesaren jardun errepresiboak utzi dituen fruituen nondik norakoak aurrean dituela. Alegia, martxoaren 22tik irailaren 30a arte jazotako auzien berri eman eta balantze gogorra egiteko deitu zituzten hedabideak Bilbora Asier Virumbrales eta Julen Larrinaga eledunek. Hilabeteotan aurkezten duten hirugarren dosierra zen atzokoa, eta honen inguruan egiten duten irakurketa politikoak ez duen berritasun handirik, denborak aurrera egiten duen arren. Gogor salatu zuten jada 185 direla askatasun eskubidearen murrizketak kaltetu dituen euskal preso politikoak. Bizi arteko espetxe zigorra 19 presori ezarri diete, sei dira gaixotasun larriak edo sendaezinak dituztenak, eta 160 zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren gatibu segitzen dutenak. Errepresaliatu politikoen aferaz gain, zio politikoengatik 64 atxiloketa egin ditu Poliziak hilabeteotan. Atzo aipatu zuten, gainera, 16 lagun espetxeratu dituztela. Eta, besteren artean, salbuespen neurrien edota epaitegi berezien alorrean txertatu zituzten 38 herritarren aurkako zitazioak, 46 ekitaldi politikoren debekua, edo askatasuna berreskuratzeko ordaindutako 1.360.000 euroko bermeak. Militarizazio egoerak ere «ez du etenik izan»: 700 polizia-kontroletik gora izan dira errepideetan, maniobra militar ugarirekin batera. Azpiegitura milita- rren eraikuntzari dagokionez, Santurtzin eta Lekunberrin Guardia Zibilaren «kaserna berriak» egingo dituztela aurrez ikusten da, Intxaurrondokoaren handitze planarekin batera. Horiek guztiak, baina, dosierrak aurkezten duen errealitatearen adibide hutsak baino ez dira.
«Bi errailak, 0 puntuan» Datu sorta oparoa eskaini os- tean, Julen Larrinagak gogorarazi zuen orain sei hilabete abiatu zela ofizialki prozesu politikoa: «Anoetako proposamenak zekarren eskemarekin bat egin genuen eragile politiko gehienok, eta hark biltzen zuen bidea bi errailetan kokatua zegoen: alderdi politikoen mahaia batetik, eta nolabait estatuen errepresioa desaktibatzeko erraila bestetik. Sei hilabete geroago, baina, 0 puntuan daude biak», ondorioztatu zuen.
Alegia, ETAren ekintza armatuen etenaldia, Anoetako proposamena zein euskal gizarteak duen konponbide nahia aipatu zituen eledunak egun diren aktibo politiko nagusien artean: «Baina horrek bakarrik ezin du prozesu oso bat mantendu. Estatuen jarrerari dagokionez, uneotako aktibo nagusi bakarra Zapaterok ekainean Kongresuan egindako adierazpenak dira, baina ekintzekin lagunduta ez badatoz, hitzak bakarrik dira horiek ere», ohartarazi zuen.Hain zuzen, Askatasunak arbuiatu baitzuen «gatazkaren sustraiak bere horretan» mantentzen direla, «bi estatuen jarrera berriz ere konponbide polizial hutsean kokatzen da-eta». Euren ustez, Zapateroren Gobernuak «prozesu politikoa inposizio prozesu bihurtu du: Estatua errepresioa eta indarke- ria erabiltzen dabil prozesuaren izaera, norabidea eta erritmoak aldatzeko; iruzurra da». Horiek hala, nabarmendu zuen Gobernu espainolak «inposizio» jarrera horrekin bi xede dituela. Estrategikoa bata, «urteetan gatazka politikoan eragiteko erabilitako tresneria errepresibo osoaren legitimazioa bilatzea, Euskal Herriari begirako ukazio jarrera ere legitimatuko lukeelakoan»; eta taktikoa bestea, hau da, «errepresio politikoa erabiltzea herri honetan eztabaida politikoa zokoratzeko». Batak zein besteak prozesu politikoaren «blokeoa» eragin dutela esan zuen. Hori dela-eta, Rodriguez Zapaterok ekainean egin erakunde adierazpena prestutasuna agertuz euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatzeko gauzatzen hasi behar dela erantsi zuen. Hori egiteko, alderdien mahaia osatu eta errepresioa amaitzeko eskatu zuen, honako hiru arloetan: «Desmilitarizazio prozesua zabalduz Euskal Herri osoan, salbuespen esparrua desaktibatuz, eta errepresaliatu politikoen egoera gaindituz». Bi prozesu horiek paraleloki gauzatu beharko dira: «Posible al da bada euskal herritarron hitza eta erabakia errespetatuko direla esan, eta, aldi berean, erabakitze ahalmen hori zapuzteko bere unean diseinatutako tresneria errepresibo osoa mantentzea? Hortan datza kontraesana, bateraezinak baitira». Desmilitarizazioa aldarrikatzeko protesta deitua zuen taldeak biharko. Hori bertan behera utzi du, baina, Ibaetako Foroaren deiarekin bat egiteko.
Sei hilabete
64 lagun atxilotuta, estradizioak,
tortura...
Zio politikoengatik 64 lagun atxilotu dituzte hilabeteotan, horietako 30 inkomunikatuta, ETArekin ustezko harremana izatea egotzita, eta bi tortura salaketa izan dira; beste 34ak, aldiz, komunikatuta, mobilizazio zein protesta ekimenetan parte hartu izana egotzita. 16 lagun espetxeratu dituzte, eta 13 estradizio ere izan dira. 46 debeku, 1.360.000 euro bermeetan... Ekimen politikoetara deitu edo horiek antolatzeagatik 38 lagun izan dira Auzitegi Nazionalean. 46 dira «ilegalizazio estrategian» oinarritutako ebazpenen bidez debekatu diren ekitaldiak, asanbladak, kasu. Erabakia 18 kasutan Auzitegi Nazionalak hartu du; besteetan Lakuak, Gobernu espainoleko Iruñeko ordezkaritzak edo bi udalek. 49 epaiketa izan dira tribunal berezietan, 154 epaiturekin (18/98 auzia barne). 1.360.000 euro ordaindu dira bermeetan. Militarizazio egoera eta polizia
bortizkeria 734 polizia-kontrol izan dira errepideetan. Armada espainolak 34 herritan maniobrak egin ditu, eta azpiegitura militar berrien eraikuntza ere proiektatu dute. Poliziak kolpez 23 bat mobilizazio desegin ditu, eta 14 lagun zauritu. Eta beste 476 herritar identifikatu dituzte protesten edo propaganda politikoaren harira. 611 preso politiko 70 espetxetan 611 preso politiko 79 espetxetan sakabanatuta dituzte; horietako 13 baino ez Euskal Herriko kartzeletan. Bederatzi auto istripu eragin ditu sakabanaketak, eta zazpi senide zauritu. 185 presori askatasun eskubidea murriztu, eta 19ri bizi arteko zigorra ezarri diete. Sei preso oso gaixo daude, eta beste 160k hiru laurdenak beste dituzte.
|