Prozesuari beste bultzada bat emateko kalera ateratzera deitu du Udalbiltzak
IRUÑEA
Gaur Baionan eta bihar Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon Akordiorako Ma- haiaren sinatzaileek deitu dituzten elkarretaratzeen alde agertu da Udalbiltza. Ondorioz, erakunde nazionalak horietan ordezkaritza izango duela nabarmendu du.
Zergatia azaltzerakoan, «Euskal Herria oso une berezian» dagoela adierazi du Loren Arkotxa buru duen erakundeak. «Urte luzetan herri osoaren belaunaldi ezberdinen lanak gaur bizi dugun egoera ahalbidetu du eta gatazka konpon dezakeen prozesuaren atarira eraman gaitu». Hala ere, «prozesua inpasse batean dagoe- la» dioen ahots ugari altxatu dela gogora ekarri du. «Bizi dugun aukera historikoari erantzun beharrean, eragile nagusi batzuk, hitzetatik haratago, euren borondatea konpromiso zehatzen bidez gauzatzeko orduan, benetako oztopoak agertzen hasi direla antzematen dugu», zehaztu du.
Hori dela-eta, «prozesuari beste bultzada bat eta etengabea emateko unea» ikusten du Udalbiltzak. «Gatazkaren muinetara jo eta auto- determinazio eta lurraldetasunaren aldarritik, konponbiderako urratsak ahalbidetuko dituen jendarte uholde- rako erronkari eusteak inoiz ez bezalako garrantzia du», aipatu du. Hori dela-eta, elkarretaratze horietan parte hartuko duela adierazi du.
|