Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekitaldi handios eta luze baten buruan eman zuten atzo, Irungo udaletxeko osoko bilkuren aretoa jendez beterik zela, Irun Hiriko Kutxa sarien berri. Dorleta Urretabizkaiak irabazi zuen euskarazko nobela saria «Jaione»rekin eta Mikel Peruarenak poesiakoa «Edan ase arte» bildumarekin. Gaztelaniaz, «La sonrisa insumisa» Rosa Peñascoren nobela izan zen garaile eta «Carne en fulgor», Quintin Garciarena, poesian.
IRUN
Dorleta Urretabizkaiak, 29 urteko Vaiven taldeko aktoreak, Irun Hiriko Kutxa saria irabazi zuen atzo nobelan eta Mikel Peruarena hernaniarrak (berak Ereñotzukoa dela dio) poesian.«Nobelaren mamia neska baten bizizitza heldura esnatzea edo heldutasun prozesua dela esango nuke. 24 urteko neska bat da protagonista», esan zuen sariaren berri jakin ondoren Dorletak. Ordu batzuk lehenago, artean irabazlearen izenak jakin gabe, Joxe Mari Iriondo eta Iñaki Aldekoa mintzatu ziren lan irabazleez. Bere egoeratik nobelan asko jarri duela esan zuen Dorleta Urretabizkaiak, nahiz eta gehiena fikzioa izan. «Bartzelonara arte dramatikoa ikastera joan nintzenetik, ohitura hartu nuen koadernoetan egunero gauzak apuntatzeko. Azken hamar urteotan egunero idatzi izan dut niretzat, baina hauxe da kanporako idatzi dudan lehen gauza. Nire bizitzan garrantzi handia izan zuen arte dramatikoa ikasteko Bartzelona egin nuen bidaiak eta hori da Jaionek ere, nobelako protagonistak, egiten duen bidaia», esan zuen Dorletak. Euskarazko poesia saria Mikel Peruarenak eraman zuen. Orain hiru urte Elkarren “Eguraldiaz hizketan” poesia bilduma argitaratu zuen. 28 urte ditu. Kazetaritza ez zuen bukatu eta programazio informatikoa ikasi zuen. 16 urtetik poesia idatzi izan du, orain narratibari heldu badio ere. «Ereñotzukoa naiz. Hernaniarrekin daukagun gerra partikularra da», esan zuen. Azken hiru urteotako poemak bildu ditu forma aldetik batasun bat eman ondoren. «Argitaratu nuen liburu hura etapa bat ixteko izan zen eta hau ere beste bat ixteko izan daitekeela uste dut. Gai aldetik betikoak dira: bizitza, maitasuna, heriotza eta bakardadea», esan zuen. Euskarazko nobelan hiru aurkeztu dira, poesian 12; gaztelaniazko nobelan 145 eta poesian 153. Nobelako sariak 14.000 eurokoak izan dira eta poesiakoak 10.000 eurokoak. Iazko irabazleek (Sonia Gonzalez euskarazko poesian, Victor Canicio gaztelaniazko nobelan eta Federico Gallego poesian) atzo jaso zituzten gazteluak.
Adiccion al sexo
IRUN
Fue Raúl Guerra Garrido quien en nombre del jurado de novela en castellano dio cuenta de la novela ganadora, “La sonrisa insumisa”, de Rosa Peñasco, definiéndola «no como una novela erótica al uso, sino como el estudio de un proceso sicológico». «Es una novela fuerte que trata de una adicción terrible, de la adicción al sexo. Son relaciones que empiezan como un juego, a través de un chat erótico o del cibersexo, y terminan en una realidad muy dura, en unas relaciones de sado-maso en las que él que se convierte en amo a través de la red y ella en sumisa». En poesía en castellano ganó “Carne en fulgor”, de Quintín García.
«Ia bi urte eman ditut nire lehen nobela hau idazten»
DONOSTIA Lasartekoa da. Hamalau urterekin Donostiara aldatu ziren. 29 urte ditu eta aktorea da. Idatzi duen lehen lan luzea da eta irabazi duen lehen sari potoloa. «Aktorea naiz lanbidez. Vaiven taldeko kidea naiz eta ‘Nasdrovia Chejov’ eta ‘Vendedor del tiempo’ obrekin ibili gara azkenaldi honetan. Kolonbian izan berri gara. Azken bost urteotan horretatik bizi naiz», esan zigun telefonoz atzo arratsaldean, sariaren berri izan ondoren. Epaimahaikoen izenean Joxe Mari Iriondok, beste meritu askoren artean, bere idazteko modu bisuala aipatu zuen egilearen izena jakin baino lehen. «Posible da egilea ikus-entzunezkoetan lan egindakoa izatea», esan zuen Iriondok eta Dorletak baietz aitortu zuen. «Telebistan eta zineman zerbait egina naiz eta nik ere idazteko modu bisuala dudala uste dut. Eta antzerkia ere zentzuekin eta begiekin jaten den generoa da», esan zuen. Langabezian geratu zen tarte batean ekin zion idazteari eta guztira pare bat urte eman ditu nobela egiten. «Ia bi urte eman ditut nobelan», esan zuen.
|