GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-22
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Batera plataformak orain sei hilabete abiatutako sinadura bilketarekin jarraitzea erabaki zuen, atzo, Ezpeletan egindako batzarrean. Asko eztabaidatu ondoren, 56 batzarkide segitzearen alde agertu ziren, 23 aurka eta lauk zuri bozkatu zuten. Hurrengo hauteskundeetan hautagai oro interpelatuko dute, Ipar Euskal Herrian lortutako 21.000 sinadurak baliatzeko. BABen eta Biarnon ahalegin berezia egingo dute sinatzaileen kopurua emendatzeko.

EZPELETA

Kontseilu Nagusiari Departamenduaren zatitzeaz kontsulta antola dezan eskatzeko legez behar diren 46.000 sinaduren bilketa eten egingo zela uste bazen ere, oso bestelako erabakia hartu zuen, atzo, Ezpeletan, Bateraren batzarrak.

AED elkarteak (Departamenduaren aldeko Hautetsiak) eginiko bilkuraren ondotik, hautetsi gehienak kanpaina segitzea- ren aldekoak zirela jakin zuen Administrazio Kontseiluak. Kontseiluan bertan jarrerak desberdinak zirenez gero, azkenean bi mozio aurkeztea deliberatu zuen Kontseiluak.

Lehenengoak orain artean lortutako 21.000 sinadura baliatzea, bilketa etetea eta dato-rren urtean izango diren hauteskunde guztiak amaitu os- tean, berriro zer egin eztabaidatzea proposatzen zuen. Bigarrenak, berriz, erdietsitako babesa baliatzearekin ados izanik ere, beharrezko kopurua lortu arte bilketa segitzea planteatzen zuen.

Biltzarrean eztabaida mamitsua izan zen eta aldeko eta aurkako argudio ugari azaldu ziren. Horiek azalduta, bozketa- ren bidez erabaki zuen batzarrak sinadurak biltzen jarraitzea. Berrogeita hamaseik eman zuten aldeko botoa, hogeita hiruk aurkakoa eta lauk zuri bozkatu zuten.

Alor juridikoan sinaduraren bilketa jarraitzeak legeriarekin talka egingo duen ala ez nahiko garbi geratu zen. Izan ere, 2004-08-13ko legeak hauteskundeak baino sei hilabete lehenago erreferendum prozedurak ezin direla egin espresuki arautzen badu ere, ez du ezer ze-hazten eskaera egiteko eskubideari buruz. Horrenbestez, printzipioz ez litzateke lege-oztoporik izanen sinadurak biltzen segitzeko.

Gai politikoa

Halere, «gaia nagusiki politikoa eta ez juridikoa» dela nabarmendu zuten batzarrean eta, beraz, alor horretan egin daitekeenaz hainbat proposamen jaso zituzten.

Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoarekin batera Pirinio Atlantikoetako Departamendua osatzen duen Biarno aldean sei hilabeteotan ezin izan dituztela sinadurak bildu aitortu zuen Baterak. Bertakoen ezjakintasuna nabaria dela adierazi zuten eta han lortutako sinadura kopuru eskasa (793) jarri zuten horren lekuko. Baterako ordezkariek onartu zuten hasieran Biarnoko hainbat alderdik eta mugimenduk agindutako inplikazioa ez dela egiaz gauzatu. Hala eta guztiz ere, biarnesen sinadura ezinbestekotzat jo-tzen zen eta horiek erdiesteko ideia batzuk plazaratu zituzten. Departamendua banatzeak Biarnon ere eragina izango duela eta, hortaz, hango biztanleek zer esana izango dutela argi utzi zuten.

Euskal lurraldeetan orain artean eskuratutako sinadura kopurua emendatzeko helburua-rekin, ahalegin berezia egin be- harko litzatekeela azaldu zuten, batez ere, Lapurdin eta, zehazki, kostaldeko hirietan eta Baiona-Angelu-Biarritz eremuan.

Hurrengo hauteskundeetako hautagaiak interpelatzearen aldeko ziren batzarkide guztiak. Horien artean, UDFko François Bayrou espresuki aipatu zuten, berrikitan «hurbileko demokraziaz» egin dituen adierazpenengatik eta, era berean, Paueko Kontseilu Nagusiko lehendakari izan delako.

Hurrengo urratsak

Mementoz, erdietsitako sinadurak ondo kontabilizatu eta notarioaren aitzinean erregistratuko dituzte ofizialki. Datorren urteko urtarrilean beste batzar bat egingo dute bilketa nola jarraitu zehazteko. Bitartean, kanpainaren antolaketaz eta jarraipenaz arduratzeko kantonamendu bakoitzeko ordezkariz osatutako talde sustatzaile bat osatuko dute.



Etetearen alde, 23
Bateraren Biltzar Nagusiak, presidentea hautatzeko kanpainaren data jakin bezain laster, sinadura kanpaina etetea erabaki du.

Baterak, tokiko, eskualdeko, nazioko eta Europako erakundeen aitzinean euskal Departamenduaren sorreraz galdetzeko Euskal Herriko hautetsien gehiengoak eta hautesleen %10ek era- kutsitako borondatea aintzat hartua izan dadin baliatuko du hauteskundeei lotutako epe hori. Aldi berean, gai honetaz bere iritzia ager dezan eskatuko dio hautagai orori. Baterak hautes-hitzordu bakoitzean informazioa emango du.

Etete-epea amaituta eta hauteskundeen ondorioz izan daitezkeen aldaketa politikoak ikusita, beste Biltzar Nagusi batek erabakiko du sinadura-bilketari berriro ekiteko modua. -

Ezpeletan, 2006ko urriaren 21ean

Batera



Segitzearen alde, 56
Bateraren Biltzar Nagusiak sinadura kanpaina jarraitzea erabaki du.

Aldi berean, Baterak tokiko, eskualdeko, nazioko eta Europako erakundeen aitzinean, euskal Departamenduaren sorreraz galdetzeko Euskal Herriko hautetsien gehiengoak eta hautesleen %10ek erakutsitako borondatea aintzat hartua izan dadin baliatuko du hauteskundeei lotutako epe hori. Gai honetaz bere iritzia ager dezan eskatuko dio hautagai orori. Baterak hautes-hitzordu bakoitzean informazioa emango du.

Kanpainaren antolaketa eta jarraipena bermatzeko, kantonamendu bakoitzeko ordezkariez osatutako talde bat hilabetero bilduko da. Kanpaina 46.000 sinadurak lortutakoan edo agintariek kontsulta antolatutakoan bukatuko da. -

Ezpeletan, 2006ko urriaren 21ean

Batera


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La parte vasca debe acordar que unos no vuelven a las armas ni el PNV a la noria de la autonomía»
Kultura
Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekonomia
«El Gobierno de Lakua nos ha dejado tirados»
Euskal Herria
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Euskal Herria
Una ola por los presos
Euskal Herria
Presentan un acuerdo base para perfilar un sistema educativo propio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss