GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-22
Lakaxitako gazte asanbladak «zikin jokatzeari» uzteko eskatu dio Udalari
Lakaxita gaztetxearen gazte asanbladako kideek «herritarrek jakin gabe ezkutuan zikin jokatzeari uzteko» eskatu zioten atzo Udalari, eta era berean, «Irunen modu askean jarduteko beharrezkoa den espazio autogestionatuen beharraren aurrean erantzun» dezala exijitu zioten. Egun gazteek eurek gestionatzen dituzten lokalak husteko agindua gero eta hurbilago ikusten dute, eta hori dela-eta, beren proiektuak herriarentzat duen garrantzia nabarmendu zuten. «Lakaxitak ez du alternatiba soziokulturala soilik ordezkatzen, elkarte eta gazte askoren topagunea da», adierazi zuten.

IRUN

Lakaxitaren gazte asanbladak informazio kanpaina bat jarriko du abian datozen egunetan, autogestionatutako lokal horien etorkizuna arriskuan ikusten duelako, eta Udalaren jokaera argitu nahi duelako herritarren aurrean. Apirilean proiektu horren kontra jarri zen salaketaren lehenengo emaitzak heldu berri dira; bi zitazio dira, hurrengo astean epaitegira deklaratzera joateko.

Atzo egin zuten agerraldian, Lakaxitak Irunen eguneroko bizitzan duen garrantzia nabarmendu zuten gazteek, eta udal agintarien jokabidea salatu zuten. Izan ere, salaketa horren berri izatean udal agintariekin harremanetan jarri ziren eta segituan gazteriako zinegotzi Cristina Labordarekin izan zuten bilera bat.

Gogoratu zutenez, eraikinaren legezko jabeak diren trenbideen kooperatibaren aurrean bitartekaritza lanak egiteko konpromisoa hartu zuen zinegotziak, baina geroago honakoa jakin zuten: «Ezkutuan, guk jakin gabe eta Udaltzaingoaren bitartez, kooperatiba estutu zuen gaztetxeari salaketa jar ziezaion».

Lakaxitaren gazte asanbladako kideek Udalaren «jarrera hipokrita» salatu zuten atzo, eta «Irungo herritarrek jakin gabe ezkutuan zikin jokatzeari uzteko» eskatu zioten udal gobernuari.

Bestalde, Irunen «modu askean jarduteko beharrezkoa den espazio autogestionatuen beharra» nabarmendu zuten, eta eskaerari erantzun behar diola erantsi zuten.

Galdu ezin den alternatiba

Gaztetxearen defentsan, alternatiba soziokulturala izateaz gain, Lakaxita elkarte eta gazte askoren topagune ere badela esan zuten agerraldian. Eraikin horrek hartzen dituen lantegiak, hitzaldiak edota kontzertuak ez dira bultzatzen dituzten proposamen bakarrak, agertu zutenez, ekimen bereziak ere antolatu baitituzte etorkinekin eta ijitoekin, eta haurrei zuzendutakoak edota adineko pertsonak protagonista izan dituztenak ere antolatu dituzte.

Jarduera horiek guztiak «era autogestionatuan eta erakundeen laguntzarik gabe» burutu direla argitu zuten. Horregatik, gazteen inplikazioaren bitartez martxan jarritako proiektua dela nabarmendu zuten.

Azken urte eta erdian Lakaxitak ekarri duenaz hitz egitean, gaztetxea «hezkuntza proiektu» ere bilakatu dela aipatu zuten. Aurrera eramandako jarduerak egiteko eran oinarritzen dira hori esateko. Ekitaldiak prestatzeko orduan eztabaidatzera, lanen banaketa egitera eta modu kolektibo zein pertsonalean ardurak hartzera bultzatuta sentitu direla azaldu zuten.

Orain arte Lakaxitak lortu duen babesa goraipatu zuten; izan ere, sindikatuen, alderdi politikoen, auzo elkarteen, denden eta musika entsegu lokalen babesa jaso baitute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La parte vasca debe acordar que unos no vuelven a las armas ni el PNV a la noria de la autonomía»
Kultura
Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekonomia
«El Gobierno de Lakua nos ha dejado tirados»
Euskal Herria
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Euskal Herria
Una ola por los presos
Euskal Herria
Presentan un acuerdo base para perfilar un sistema educativo propio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss