GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-22
Bi mila lagun heldu dira Bilbora bertako misiolaria dohatsu egiteko ekitaldirako
Margarita Lopez de Maturana misiolari bilbotarra dohatsutuko dute gaur Bilboko katedralean. Atzo meza horretara bertaratuko diren erromesak hartzeko ekitaldia izan zen Euskalduna Jauregian eta ia 2.000 lagun izan ziren. Elizako agintariekin batera erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte, eta horien artean Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ere izan zen. Mundu osko misiolarien ordezkaritza zabala heldu da Bilbon izango den lehenengo dohatsutzera.

BILBO

Txinatik, Filipinetatik, Mexikotik, Kongotik, Zambiatik, Perutik edota Ekuadortik etorritako misiolariak daude Bilbon atzotik. Bizkaiko hiriburuan egiten den lehenengo dohatsutzea da gaurkoa, Benedikto XVI.ak horrelako ekitaldiak tokiko elizetan egingo direla erabaki zuenetik. Aurrekoak Italian, Mexikon, eta Polonian izan dira.

Gaur izango den ekitaldi nagusia Jose Saraiva kardinal portugaldarrak zuzenduko du, Vatikanoak dohatsutzea egiteko bidalitako ordezkaria baita. Harekin batera, kongregazio, nuntzio eta euskal gotzainen ordezkaritza ere izango da.

Berrizko Mesedeetako Institutuaren fundatzailea izan zen Margarita Lopez de Maturana. 1884. urtean jaio zen Bilboko Alde Zaharrean Pilar izenarekin, eta gaztetan Mesedeetako mojek Berrizen zuten barnetegian sartu zuten. 1903. urtean Berrizko barrutegiko komentuan sartu zen. Munduari bi aldiz buelta eman zion horrek zailtasun ugari aurkitu zituen, eta Berrizen aurkitu zuen ordainsaria, bere ametsa bete egin baitzen barrutegiko komentua misiolarien institutu bihurtzean.

Gaur egun, 60 moja daude Berrizko Mesedeetako Misiolarien etxe nagusian eta bostehun dira mundu osoan zehar misiolari dabiltzanak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La parte vasca debe acordar que unos no vuelven a las armas ni el PNV a la noria de la autonomía»
Kultura
Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekonomia
«El Gobierno de Lakua nos ha dejado tirados»
Euskal Herria
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Euskal Herria
Una ola por los presos
Euskal Herria
Presentan un acuerdo base para perfilar un sistema educativo propio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss