GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-22
- Harri-jasotzea (Harri Handien EuskalHerriko finala)
Ostolatza da berriro ere txapela lortzeko faboritoa
·Irigoien, Urpe eta Landarbide ere Altsasun izango dira gaur

DONOSTIA

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko dute gaur Altsasun, 18.00etatik aurrera. Eguraldia ona bada, Foruen Plazan izango da, eta txarra bada, berriz, Burunda pilotalekuan.

Honako kirolari hauek arituko dira gaur arratsaldean nor baino nor: Ostolatza, Irigoien, Landarbide eta Urpe. Kirolari bakoitzak 125eko bola, 150eko kubikoa, 175eko edo 200eko zilindroa, eta 175eko edo 200eko errektangularra erabiliko ditu. Zilindroa 175ekoa baldin bada, errektangularrak 200ekoa izan beharko du, edo bestela alderantziz. Harri bakoitzarekin hiru minutuko txandak izango ditu kirolari bakoitzak.

Joseba Ostolatza: Zestoarra da txapelduna, eta bera da berriro ere garaipena eskuratzeko faborito nagusia. Harri Txikiekin ere bera da txapelduna, eta bere helburua urte hau bi txapelekin amaitzea izango da. Gauzak oso gaizki egiten ez baditu behintzat, nahiko zaila izango da norbaitek garaipena kentzea.

Aimar Irigoien: Errezildar gaztea da beste faboritoa, baina oso zaila izango du Ostolatzari aurrea hartzea. Berak ere hori badaki, eta bigarren postuan amaituko balu ere, garbi dauka postu oso ona izango dela. Aimarrek ere gauzak oso gaizki egiten ez baditu behintzat, zaila izango da bigarren postua baino atzerago geratzea.

Landarbide: Aiarra lan on bat egiteko asmoarekin plazaratuko da.Berak badaki aurreko biei aurrea hartzea oso zaila izango duela, eta lehenengo helburua hirugarren postu hori izango du. Horretarako Urpe izango du erreferentzia, eta bera gainditzeko asmoarekin plazaratuko da, ez baita postu txarra izango.

Urpe: Bizkaitarraren erreferentzia ere Landarbide izango da. Ez du erraza izango gipuzkoarra gainditzea, baina asmo horrekin joango da Altsasura, eta hirugarren postu horretarako lehia ederra eskaini dezakete bi harri-jasotzaileek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La parte vasca debe acordar que unos no vuelven a las armas ni el PNV a la noria de la autonomía»
Kultura
Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekonomia
«El Gobierno de Lakua nos ha dejado tirados»
Euskal Herria
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Euskal Herria
Una ola por los presos
Euskal Herria
Presentan un acuerdo base para perfilar un sistema educativo propio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss