GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-22
- Europako Kopa
Biarritzek hutsik egin gabe abiatu beharra dauka

DONOSTIA

Biarritzek Northampton hartuz ekingo dio Europako Kopari gaur arratsaldean Agileran. Partida 16.00etan hasiko da, eta Frantziako France 2 Telebista kateak eskainiko du zuzenean.

Zuri-gorriek iazko finala jokatu zuten, eta aurtengo helburuen artean dago lehiaketa hau irabaztea. Ligan ez dabiltza ongi.Lehen lauretan dago sailkatuta taldea, eta azkenean balioko duena hori izango da, baina joko aldetik zaleek uste zutena baino ahulago dabil. Egia da biarriztarren jokalariak lesio asko izaten ari direla ere, baina postu bakoitzeko goi mailako hiru jokalari dituzte, eta ez litzateke horrenbeste nabaritu behar.

Europako Kopako lehen fase honetan garrantzizkoa izaten da irabaziz hastea. Ligaxka oso laburra da, eta edozein deskuidu oso garesti ordain daiteke. Beraz, gaurko garaipena ezinbestekoa da, eta puntu gehigarri bat lortzea ere oso ona izango litzateke.

Northampton, berriz, Ingalaterrako Ligako sailkapenaren erdialdean dago. Bost partida jokatu ditu, horietako bi irabazi, eta hiru, berriz, galdu. Beraz, horiek ere ez daude beren sasoirik onenean, eta Biarritzek egoera hori aprobetxatzen jakin beharko luke, are gehiago etxean jokatuta.

Jokalariei dagokienez, Biarritzek berriro ere betiko lehen lerroa jarriko du zelaian. Hiru gizon handi, eta horrek esan nahi du aurrean hasi nahi dutela presioa egiten. Avril, Balan eta August batera arituko dira lehenengo minututik, eta ingelesei gauzak oso zail jarriko dizkiete, haiek gainditzea ez baita erraza izaten.

Lapurtarren arazoak, ordea, hirugarren lerroan daude, garrantzi handiko hiru jokalari jokatu ezinik baitaude, hirurak ere min hartuta. Harinordoki, Lievremont, Hall eta Carizza ez dira gaur zuri-gorrien hasierako hamabostekoan egongo.

Biarritzek erabakita dauka dena, eta honako hauek zelairatuko dira lehen minututik: Balan, August, Avril, Thion, Couzinet, Betsen, Dridi, Noirot, Yachvili, Peyreklongue, Bobo, Traille, Cabannes, Gobelet eta Brusque. Aulkian, berriz, Lealamnua, Wessels, Delape, Pardo, Dupuy, Lison eta Dambielle geratuko dira.

Northamptonek ere bi hutsune garrantzitsu izango ditu, Deliana eta Spencer ez baitira Biarritzen izango. Lehe- nengoa min hartuta dago, eta bigarrena, berriz, zigortuta, beraz, biak jokatu ezinik daude.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La parte vasca debe acordar que unos no vuelven a las armas ni el PNV a la noria de la autonomía»
Kultura
Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekonomia
«El Gobierno de Lakua nos ha dejado tirados»
Euskal Herria
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Euskal Herria
Una ola por los presos
Euskal Herria
Presentan un acuerdo base para perfilar un sistema educativo propio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss