GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-22
- Lau eta Erdia
Barriolak larri irabazi zuen Olaizola I.aren aurka Azkoitian

OLAIZOLA I  17

BARRIOLA 22

DONOSTIA

Abel Barriola Lau eta Erdiko final-zortzirenetan izango da, ostiral gauean Gurea Azkoitiko pilotalekuan Asier Olaizolaren aurka larri irabazi eta gero. Leitzako atzelariak dena alde izan zuen, baina ez zuen asmatu eta azken unera arte itxaron behar izan zuen hurrengo kanporaketarako txartela eskuratzeko. Patxi Ruiz izango da bere hurrengo aurkaria.

Final-hamaseirenetan Peñagarikanoren aurka erakustaldi latza eman zuen Barriolak. Ostiral gauekoa, ostera, oso bestelako neurketa izan zen. Aspeko atzelaria sakeak aprobetxatu eta bere aurkariaren ezkerra bilatzeko asmoz kantxaratu zen, eta laster alde garrantzitsua lortu zuen (14-6).

Erraz gailendu behar zela zirudien, baina orduan Olaizola I.aren erreakzioa etorri zen. Sakea berreskuratu zuen eta luze jokatzen hasi zen, Barriola asko behartuz. Leitzakoari asko kostatu zitzaion pilotari abiadura ematea, eta konturatu orduko Goizuetakoa gainean zuen (16-16).

Une horretan edozer gauza gerta zitekeela pentsatu zuten gehienek. Hamazazpina ere joan ziren, baina Olaizola I.ak ezin izan zuen tanto gehiago egin, eta, bere huts batzuk baliatuta, Barriola hogeita bira heldu zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La parte vasca debe acordar que unos no vuelven a las armas ni el PNV a la noria de la autonomía»
Kultura
Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekonomia
«El Gobierno de Lakua nos ha dejado tirados»
Euskal Herria
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Euskal Herria
Una ola por los presos
Euskal Herria
Presentan un acuerdo base para perfilar un sistema educativo propio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss