GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-22
Gazteen konpromisoa garaile Senperen
Mila eta bostehun bat lagunek hartu zuten parte Senperen egindako Gazte Egunean. Oztopo ugari gainditu behar izan zituzten arren, Segi gazte erakundearen deiari jarraiki jai giroa eta aldarrikapena izan ziren nagusi Lapurdiko herrian. Polizia espainola, Guardia Zibila, Polizia frantsesa eta CRS gazteak Senperera iristea oztopatzen tematu ziren egun guztian Bidasoan ezarri zituzten polizia-kontrolekin.

Hitzak baliogabeak direla esaten da ekintzen ondotik ez badatoz behintzat. Atzo hitz gutxi eta ekintza asko izan ziren Segi gazte erakunde independentistak Senperen antolatu zuen Gazte Egun Nazionalaren karietara. Ezbairik gabe, protagonistak bertaratutako ehunka gazteak izan ziren, nahiz eta Polizia espainolak eta frantsesak, elkarlanean,Segiren ekimeneko argazkian protagonista izan nahi zuten. Saiatu, temati eta polizi oldarral- dien bidez saiatu ziren, baina ez zuten lortu, dozenaka oztopo ezarrita ere, ehunka gazte independentziaren aldarrikapenaren jiran elkartzea.

«Euskal Herriaren hitzaren eta erabakiaren aldeko ekimena delako, Gobernu frantsesari ‘aski da’ esateko garaia delako, gatazkaren parte den heinean konponbidearen bidean subjektu aktibo izan behar duelako eta euskal gazteon eskubideak aldarrikatzeko eguna delako», esan zuen Segi gazte erakundeak Senperen egin zen Gazte Egun Nazionalera deitzeko. Eta Gobernu frantsesak eta espainolak ere bere egin zuten gazte erakundearen deialdia; batik bat, Euskal Herriaren hitzaren eta erabakiaren aldeko ekimena zela ondo baino hobeto ulertu zutela adierazi baitzuten goizean goizetik jarri eta egun guztian Bidasoa ibaiko igarobideetan ezarri zituzten polizia-kontrol guztiekin.

Oldarraldia Hendaian

Urriak 21, larunbata, goizeko 10.00ak. Martxan dira dagoeneko Gipuzkoatik, Arabatik, Bizkaitik eta Nafarroa Garaitik Senperera bidean jarri diren hamabost bat autobus. Gipuzkoako ibilgailuak dira Bidasoako ibaira bertaratzen lehenak. Ordurako, ordea, Polizia espainolak, Guardia Zibilak, CRSk eta Polizia frantsesak Irundik Hendaiarako sarbide guztietan polizi kontrolak ezarriak dituzte, horien arteko elkarlanaren nondik norakoak erakutsiz.

Banan-banan identifikatu dituzte autobusetako gazteak. Autoak ez dituzte gelditzen; argi adierazi dute espresuki zergatik antolatu dituzten eragozpen kontrolak. Hendaiara joatea eta Euskal Herrian ibiltzea debekatu diete gazteei aurpegia estalita duten poliziakide espainolek eta frantsesek.

Hala ere, gazteek argi dute helburu nagusia Gazte Egunean parte hartzea dela, eta Poliziaren eragozpenak tartean izan arren,kosta ahala kosta bertara iristeko hautua azaldu dute.Hitzak ekintzen ondotik datozen bezala, sormenak ere alternatibak azaleratzen ditu. Hondarribira joatea erabaki eta itsasontziz igaro dute 400 bat gaztek Bidasoa ibaia.

Senperen, 12.00etan Gazte Egunari hasiera ematen dioten bitartean, Hendaian berriro ere autobusetara igotzen hasi dira gazte horiek. Gainerako autobusek, gutxika-gutxika, polizi kontroletatik igaro eta Hendaiara joateko debekuarekin egin dute topo. Kaleko jantzitako poliziakideak agertu dira orduan Hendaiako errepidean, eta autobusak geldiarazi dituzte. Bost autobus badira, gutxienez, Hendaiara iristea lortu duten gazteak jasotzen dituztenak, baina, guztiak poliziakide frantsesek berriro ere identifikatu eta Polizia espainolaren esku utzi ditu Irunen. Beste autobus bat, ordea, Baionako polizia-etxera eraman dute jendarme frantsesek.

Baionako polizia-etxera

Bertso bazkaria hastekoa da Senperen. Eguerdiko 14.00ak dira eta CRSen helikopteroa ere hara eta hona dabil herria zeharkatzen. Beste autobus bat geldiarazi dute berriro ere Hendaian; guztiak jaitsarazi eta identifikatu dituzte. Oraindik ez dago Baionako polizia-etxean dituzten 50 gazteen berri. Polizia frantsesak Hendaian ibilgailutik jaitsarazi dituen gazteek uko egiten diete jendarmeen aginduei: Polizia espainolaren eskuetan erortzeari uko egin eta, oinez abiatu dira.

Frantses poliziakideek ez dute zalantzarako betarik azaltzen, eta gazteen aurka bortizki oldartu dira. Borrekin kolpatu, lurrera bota eta eskuburdinak ezarri dizkiete hainbat eta hainbat gazteri; horietako batzuk ere zauritu egin dira polizi oldarraldiaren ondotik.

«Euskal Herriaren aurka espainiar eta frantziar estatuen arteko ohiko elkarlana argi azaldu dute gaur, Gazte Egunaean; hau da, festa bat ukatzeak ere gazteon eskubideen zapalketa ondo baino hobeto irudikatzen du», adierazi du Mattin Elortza Segiko ordezkariak, eguerdira arte jasotako datuak ikusita.

Baina eguna eta festa ere ez ziren horretan gelditu. Lau polizia desberdin horiek, aldiz, arratsaldean ere kontrolak ezarri dituzte.

Arratsaldeko 17.00ak dira. Poliziak ez dira mugitu, baina gazteek lortu dute, Gazte Eguneko leloak dioen bezala, ­«Euskal Herrian aske ikasi, lan eta biziz... independentzia»­ Euskal Herrian «aske» ibiltzea. Sei autobus iritsi baitira. Segidan bertaratuko dira, bide desberdinak erabiliz, beste ehunka gazte. Alta, poliziakideek oztopoak jartzen jarraitzen dute Bidasoako igarobideetan.

Arratsaldeko azken orduan, informazio agentziek polizien jarrera zuritu nahian, Schengeneko Akordioari egin diote erreferentzia Hendaiarako sarbideetan ezarritakopolizia-kontrolak justifikatzearren. Aldiz, ez dute itun horretan jasotzen den «pertsona ororen zirkulazio askerako» erabakia aipatu.

Arratsaldeko 19.00ak dira, eta Senpereko herriko etxetik «Euskal Herrian aske ikasi, lan eta biziz... independentzia» lelodun pankartaren atzean mila eta bostehun bat lagun abiatu dira manifestazioan. Gobernu frantse- sari zera esan diote Segiko gazteek:«Estatu frantsesa gatazka politikoan parte har- tzaile zuzena da gaur ere argi erakutsi du- en bezala; konponbidean ere subjektu aktiboa izan behar du, gazteon eta Euskal Herriaren eskubide demokratikoak aitortuz, lehenik eta behin».

Herria igaro duen manifestazioaren ondotik Gazte Egunak aurrera jarraitzen du. Ekitaldi politikoari ekin diote eta Kuraia, Etsaiak, Kauta eta Zipotzero taldeen kontzertuak datoz jarraian. Independentziaren aldeko oihuek egun guztian zehar Senpere hartua dute. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La parte vasca debe acordar que unos no vuelven a las armas ni el PNV a la noria de la autonomía»
Kultura
Dorleta Urretabizkaia nobelan eta Mikel Peruarena poesian, euskarazko Irun saridunak
Ekonomia
«El Gobierno de Lakua nos ha dejado tirados»
Euskal Herria
Bateraren biltzarrak 46.000 sinadura lortu arte lanean jarraitzea erabaki du
Euskal Herria
Una ola por los presos
Euskal Herria
Presentan un acuerdo base para perfilar un sistema educativo propio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss