GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-28
Bidebat Bizkaiko taldeak bigarren diskoa kaleratu du: «Mina eta ezina»
Izenburuan berean suma daitekeen moduan, «Mina eta ezina» lanean Bidebat taldea gogotsu eta sentimenduz aritu da. Bizkaitarren bigarren diskoa da, eta metal eta rock doinuak gailentzen dira Borja Gomez abeslariaren ahotsarekin batera. «Ahotsari eta melodiari garrantzi handiagoa eman nahi izan diegu», esan dute. Baga Biga zigilupean atera dute.

BILBO

“Iluntzean” izenarekin bataiatu zuten Gaztelupeko Hotsak zigiluaren pean argitaratu zuten lehendabiziko diskoa. Oraingoan, urtebete eskas pasatu denean, Bidebat laukoteak bigarren lana aurkeztu du: “Mina eta ezina”.

Berrikuntzen artean bi nabarmen daitezke. Batetik, Baga Biga diskoetxearekin kaleratu izana eta, bestetik, ezaugarri berrien alde egin izana. «Sei urteko ibilbidean, joera aldaketa suma daiteke ­onartu du Raul gitarra-jotzaileak­. Aurrekoan metal doinuak nagusi ziren; honetan, berriz, rocka eta metala uztartzen dira, eta melodiari ez ezik, ahotsari ere garrantzi handiagoa eman nahi izan diegu», adierazi du.

Hamaika kanta ditu lanak, eta horietatik bat berreskuratu nahi izan dute gazteek aurreko diskotik; “Gaur ere”, alegia. Raulek adierazi du: «Abestia ez zuten asko jarri irratietan, eta merezi zuela uste dugu». Horregatik, utzitako arantza kendu nahian, Urgabe taldeko gitarra-jotzaile Mikel Romeroren laguntzarekin moldatu eta bertsio akustikoa egin dute bizkaitarrek. «Disko honetan lan asko egin dugu. Hau ez da denbora- pasa bat. Gogoz aritzen gara, eta denbora gutxian kontzertu, grabaketa eta ensaioak egin ditugu. Uste dugu disko borobila atera zaigula eta soinu politak daudela bertan. Ea jendeak baloratzen duen», aitortu du musikariak. “Mina eta ezina” izenburuari dagokionez, Raulek adierazi du ez zela aldez aurretik pentsatutakoa izan. «Eginiko kanten hitzak irakurri eta hausnartu eta gero, kontatu nahi dugunaren gainean pentsatu genuen ­aipatu du gazteak­. Ezinezko maitasunak eta nolabaiteko inpotentzia ere sumatzen da bertan, eta horregatik erabaki genuen izenburu hau jartzea». Laukoteak hamaika bat urte daramatza musika munduan, eta bi disko horietaz gain, zenbait maketa kaleratu ditu hastapenetatik.

“Mina eta ezina” lanaren aurkezpen itzulia urtarrilean abiatuko dute gazteek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss