HERRI KIROLAK Laurence O’Toole | Aizkolaria «Nazioarteko lehiaketa irabazi ez banu, pena handia hartuko nuen» Laurence O’Toolek txundituta utzi ditu Euskal Herriko aizkoraren zaleak. Lan motzera berari irabaztea oso zaila dela argi eta garbi utzi du, eta azkenean denek iragartzen zuten garaipena berak eraman du. Hala ere, garbi utzi du datozen urteetan ere hemen izaten jarraitu nahi duela, eta ahal badu, lehiaketa hau irabazten.