- Belar hockeya
Atletikok bakarrik eman du bere maila
DONOSTIA
Ohorezko Mailan dabiltzan euskal taldeen artean, Atletiko San Sebastianek bakarrik lortu du garaipena. Gipuzkoarrek 3 eta 2 irabazi zioten Taburienteri.
Jolasetak, berriz, ezin izan zuen estreinako garaipena erdietsi, eta galdu egin zuen berriro ere. Oraingoan, Deportivo Terrasaren zelaian galdu zuten, eta 1-0 izan zen emaitza.
Nesketan, emaitzak okerragoak izan ziren. Jolasetak hemen ere garaipenik ezin du lortu, eta 0-0 berdindu zuen Taburienterekin. Realak, berriz, oso itxura kaskarra eman zuen Atletic Terrasaren zelaian, eta zuri-urdinak 2-0 galduta itzuli ziren etxera.
|