GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-11-28
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat

Euskarak diru gehiago behar du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuetan. Baieztapen hori edozeinen ustea izan liteke, batez ere eguneroko bizitza euskaraz egiten saiatzen diren herritarrena; baina bada, halaber, Kontseiluak Lakuako Gobernuaren 2007ko aurrekontuen proposamena aztertu ondoren plazaratu duen iritzia. Euskararen normalizazioan buru-belarri diharduen erakunde horren arabera, gutxienez aurrekontuen %2 beharko luke euskararen alorrak, eta aurrekontu proposamenak %1,3 baino ez du aurrez ikusi. Kontinuistatzat jo ditu Kontseiluak 2007ko aurrekontuak 2006koen antzekoak baitira, baina Kontsumo Prezioen Indizearen igoera ez dagoela jasota kontuan izanda, hizkuntz politikaren arloan atzerapausoa direla iritzi dio.

Eman lezake aurrekontuak administrazioen ardura direla eta herritarrek horretan ez dutela zer esan handirik; teknikarien, «adituen» kontua direla, alegia. Baina, lehenik, aurrekontuak herritar guztien diruarekin egiten dira, herritarren dirua administratzeko egiten dira eta, beraz, haiek diru horren erabilera argi azaltzea merezi dute. Horrez gainera, herritarren beharren eta eskariaren arabera taxutu behar dira. Euskarari dagokionez, Lakuako Gobernuak badirudi onartua duela gizartearen eskaria: oraindik orain arlo horretako kexak bideratzeko zerbitzu bat jarri du abian, zenbait sailetan euskalduntze planak aurkeztu ditu, lan munduan euskara sustatzea bere kezketan handienetakoa dela esan du, aurki eskoletan euskalduntzea lortzeko proposamena aurkeztu behar du... Baina ustezko borondate hori ez da aurrekontuotan islatzen, gizartearen kontzientziazioaren eta, beraz, eskariaren oso atzetik baitoaz.

Nekez iritsiko du euskarak «behar duen tornuia», Etxeparek duela lau mende eta erdi aldarrikatu zuenez, ofiziala den tokietan beharrezko babes ekonomikoa gabe, eta are nekezago euskal lurraldeetan, legez bigarren mailakotzat joa baita edo inolako aitortzarik ez baitu. Ez litzateke ahaztu behar funtsezko arazoa euskal lurralde osoko ofizialtasuna dela. Izan ere, haren faltak hizkuntz politika egoki, eraginkor bat aurrera ateratzea galarazten du. Ofizialtasun horren alde, hain zuzen, Iruñeko kaleetara ateratzera deitu du EHEk datorren hilerako. Kontuan hartzeko deialdia, hori eta ildo beretik egiten diren guztiak, ofizialtasuna aldarrikatzea ez baita slogan hutsa, euskaldunen eta, beraz, Euskal Herriaren bene-benetako beharra baizik. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss