GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-28
Laurence O’Toole | Aizkolaria
«Nazioarteko lehiaketa irabazi ez banu, pena handia hartuko nuen»
Laurence O’Toolek txundituta utzi ditu Euskal Herriko aizkoraren zaleak. Lan motzera berari irabaztea oso zaila dela argi eta garbi utzi du, eta azkenean denek iragartzen zuten garaipena berak eraman du. Hala ere, garbi utzi du datozen urteetan ere hemen izaten jarraitu nahi duela, eta ahal badu, lehiaketa hau irabazten.

Laurence O’Toole izan da amaitu berri den nazioarteko lehiaketako txapelduna eta protagonista. 25 urteko australiar horrek sekulako itxura eman du, eta denen gainetik agertu da, nahiz eta finalean Coffey herrikideak puntuetan berdindu zuen. Hala ere, arautegiak zioen berdinketa egoten baldin bazen, adinez gazteenak irabaziko zuela, eta berea izan zen txapela.

­Nazioarteko lehiaketa irabazi duzu, baina Coffeyrekin berdinduta amaitu duzu.

Oso gustura nago horrelako lehiaketa bat irabaztearekin, baina kostatu zitzaidan. Finalaren aurreko egunetan ez nintzen oso ongi, eta finalean bertan ere, lehenengo bi lanen ostean, nahiko gaizki nengoen. Gauerako, ordea, ongi errekuperatu nintzen, eta irabazteak poz handia eman zidan.

­Zaleen ustez, finalerdietan erakutsitako maila ez omen zenuen finalean erakutsi. Zuk zer diozu?

Litekeena da, baina uste dut finalean ere oso lan ona egin nuela. Begiratu, bestela, nola amaitu nuen, eta zenbat proba irabazi nituen.

­Iaz beste lehiaketa bat izan zen Donostian, baina ez zineten gustura joan hemendik. Aurtengoari buruz zer-nolako iritzia duzu?

Dudarik gabe, aurtengoa askoz ere hobeto antolatuta egon da, eta oso gustura aritu naiz lehiaketa honetan. Pena handia hartuko nuen irabazi ez banu. Aldi berean, Coffeyrengatik poztuko nintzen, baina nik ez irabaztea kolpe handia izango zen niretzat. Orain, lehiaketa honek jarraipena izatea espero dut, eta ni hemen izatea.

­Tolosan Aizkolaririk Azkarrenaren Sariketa irabaztetik gertu izan zinen, baina ez zen posible izan aizkora kateatuta geratu baitzen. Garaipen horrek gozatu al dizu orduko tristura?

Bai dudarik gabe, baina Tolosakoak ikasteko asko balio izan zidan, nahiz eta orduan pena handia eman zidan. Ni ez nago tamaina honetako enborrak mozten ohituta, eta final hartan epaia oso estu hartu nuen. Gero dena itxi zitzaidan; ezin nuen aurrera egin. Galdu arren, asko ikasi nuen.

­Nolakoak dira Australian egiten diren lanak?

Normalean hango lehiaketak enbor batera izaten dira, eta beti enbor txikiak; 20 eta 30 segundotan amaitzen dira lanak. Beste proba batean enbor handiagoa mozten dugu, baina hura ere minutu batean amaitzen dugu. Minutu bat guretzat ikaragarri da, oso lan luzea. Hemengo lanak, berriz, astakeria iruditzen du han.

­Hemengo zaleek diote bai zu baita Coffey ere hemengo aizkolariekin, hemengo erremintekin eta hemengo ohituretara prestatuz gero, berehala jarriko zinetela hemengoen parean. Zer deritzozu horri?

Ez, ez dut uste. Orain dela bost edo sei urte hasi izan banintz, agian bai, jarriko nintzen hemen egiten diren lan hauetara, baina orain beranduegi dela uste dut. Ni beti lan motzera entrenatu naiz, eta horretara nago jarrita. Hango lehiaketarik garrantzitsuena Sidneyn jokatzen da, eta behin irabazita daukat, eta hura daukat buruan; hura irabazten jarraitu nahi dut. Ez dut lan luze hauetara aritzeko asmorik.

­Nolakoa da Australiako gainerako aizkolarien maila?

Australian enbor bat etzanda moztera ni naiz onena, baina zutikakoan badaude beste bi edo hiru hobeak direnak eta koska bat kentzen digutenak. Ni gogor ari naiz entrenatzen lanean haiengana heltzeko, baina gainetik daude. Iraupeneko proban, hau da enbor bat baino gehiago mozten, ez dut uste Australian Coffey baino hoberik dagoenik.

­Hemengo enborrak ere ez dira zuek mozten dituzuen berdinak. Horretara ohitzea asko kostatu al zaizu?

Beno, ez dut uste gure arazoa hori denik. Iaz ere esan nuen Donostian izan nintzenean, eta aurten ere bai, mozten den enborra ona da aizkorarako, ez dauka aitzakiarik, eta hori ez da arazoa. Guk aizkora handiak erabiltzen ditugu, horiek pisu handia dute, eta hori da kontua. Aizkora horiek enbor bat mozteko erabiltzen dira, eta beti minutu erdi inguruko lana egiteko, beraz, lan luzerako ezin da horiekin aritu. Hemengo aizkolariek ere aizkora horiek erabiliko balituzkete, egon seguru bigarren enborra mozterako gu bezain nekatuak egongo liratekeela.

­Badirudi lehiaketa honek datozen urteetan ere jarraipena izango duela. Zuk Euskal Herrira etortzen jarraitzeko asmoa al daukzau?

Zalantzarik gabe. Lehiaketa ederra da.Jendeak ongi erantzuten du, eta giro oso ona izaten da. Aurten, gainera, irabazi egin dut, beraz, ez daukat gehiago eskatzerik. Nik etortzen jarraitu nahi dut, eta ahal badut, irabazten ere jarraitu nahi dut. Horretarako datorren urterako oraindik eta hobeto prestatu nahi dut lehiaketa hau, aurten baino oraindik itxura hobea emateko. Jadanik eskarmentua hartzen ari naiz, eta badakit zer lana egin behar dudan, beraz, ni gogotsu nago. Antolatzaileek nahi badute behintzat, datorren urtean ere hemen izango naiz.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss