- Izotz hockeya
Asteburu bikaina izan da euskal taldeentzat
DONOSTIA
Asteburu bikaina izan da bai Elite Ligan bai Superligan dabiltzan bi euskal taldeentzat; izan ere, bai Hormadik, baita Txuri Urdinek ere irabazi egin baitituzte norgehiagokak.
Elite Ligan, Hormadi berriro ere garaipenen bidera itzuli da Epinali 8 eta 3 irabazita. Daramy eta Garbocz izan ziren lehen zatiko bi gol egileak, eta 2-0 joan ziren lehen atsedena hartzera.
Bigarrena hasi eta berehala, kanpotarrek lehen gola egin zuten, baina Hormadik beste hiru sartu zituen gero, Favreauri, Daramiri eta Gernierri esker. Azkeneko zatian, beste hiru gol egin zituzten, eta Teixera, Daramay eta Patard izan ziren egileak.
Superligan, berriz, Txuri Urdinek 6 eta 5 irabazi zion Jacari, azkeneko segundoan. Lehen zatian gauzak nahiko oker joan ziren, eta Aragoikoak 1-2 aurretik joan ziren lehen atsedena hartzera. Bigarrengoan, gipuzkoarrek buelta eman eta partida 3-3 berdindu zuten. Azkeneko zatia berdin joan zen, eta azkeneko jokaldian Tiunoven golak erabaki zuen norgehiagoka.
|