U.I.
BILBO
Iñaki Anzizar eta Andoni Blazquez gipuzkoarrek sekulako lana egin dute Ganteko Sei Egunetan Gipuzkoa-Moyuaren elastikoarekin. Bi euskaldunak goi mailan lehiatu dira.
Anzizarrek oso positibotzat jo du. «Ikasteko eta praktikatzeko abiatu ginen, nazioarteko maila eta Sei Egunak ezagutzeko. Bestetik, ikastea eta finalean sartzea jomugak genituen, eta biak lortu genituen».
Finalerako txartela lortu zuten hainbat eroriko izan zituzten arren. «Zorte txar handi samarra izan dugu, baina oso ondo aritu dira», adierazi du.
Larunbatean, finalean lehiatu ziren. «Oso ondo hasi ginen, baina ezin izan genion erritmoari eutsi, eta 4. postutik 9.era jaitsi ginen. Aurpegia eta dena eman genuen», esan du.
Bigarren jardunaldia ez zen egin Galvez hil zelako. «Berriak hunkitu ninduen», aitortu du. «Egoera triste» eta «gogorra» izan zela adierazi du.
Zaleen berotasuna nabarmendu du. «Izugarrizkoa da, mundu guztia genuen begira».
Otsailean Euskadiko Sei Orduetan parte hartzea gertuago dute, baina ez du ezer jakinarazi nahi Bruesako txirrindulariak. «Erraza ez da izango, baina maila frogatzen saiatuko gara, baita gai garela lehiatzearren antolatzaileen gonbidapena eskuratzeko», azaldu du.