GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-11-28
Jon ANSOTEGI | Realeko jokalaria
«Larunbateko lehenengo zatiko jokoa da behetik ateratzeko bidea»

Orain dela urte bat, Jon Ansotegi Realetik ateratzeko zorian egon zen; 23 urte zituen, eta Sansen denbora gehiago ezin zela egon ematen zuen. Baina lanean jarraitu zuen, eta bide horrek lehen taldera eraman du. 21 partida daramatza Lehen Mailan, eta larunbatean bikain aritu zen, nahiz eta zortetik ez izan golean.

­Zer ondorio atera duzu larunbateko partidatik?

Azkenean, berdinketak ez dira nahikoa zulotik ateratzeko. Puntuak hirunaka lortuta errazago aterako gara. Baina joko ona, itxura eta gogoa erakutsita aurpegia eman genuen. Partidan sartuta egon ginen eta hori da aurrera ateratzeko bidea.

­Zure eta Mikel Gonzalezen lana goraipatu dute.

Garrantzitsuena taldearen jokoa da. Taldea oso elkartuta badago, elkarrengandik hurbil eta laguntza onak ematen, taldea defentsiboki hobeto egoten da. Modu horretan, zentralak hobeto gaudela ematen du, baina taldearen meritua da. Taldea ondo badago erasoan, eta aurrelariek golak sartzen badituzte, meritua haiena dela ematen du, baina talde osoarena da.

­Nola bizi izan zenuen berdinketaren zoritxarreko jokaldia?

Eskuin aldetik erdiratu zuten; Claudiok baloia hartuko zuela ikusi zuen; eskatu zuen; guk aurrelariak tapatzen genituen hari babesa emateko, eta momentu horretan, zoritxarrez, labaindu egin zen; baloiak ni jo ninduen eta barrura joan zen. Ez zaio buelta gehiagorik eman behar. Gertatu da eta berriro ez gertatzea espero dut.

­Taldeak defentsan izan duen hobekuntza eskertzen al duzue?

Aurkarien baloiaren irteera oztopatuz gero, guretzat lana errazagoa izango da. Luccin eta Maniche oso presionatuta egon ziren. Bai Garik bai Jesulik lan handia egin zuten, eta zer esanik ez Garitanok, eta Juanitok zelai erdian, Novok, Aranburuk... Jokalari guztiek lan handia egin zuten, eta mesedegarria izan zen guretzat.

­Garrantzitsua al da zuk eta Mikelek urte eta erdi elkarrekin jokatu duzuela?

Partida asko jokatu dugu elkarrekin; badakigu bakoitzak zer egin behar duen. Baina biok bakarrik ezin dugu ezer egin. Talde guztiak ondo defendatzen badu, gu hobeto moldatuko gara, eta lan txikiagoa izango dugu.

­Azkeneko partidetan, 23 urtez azpiko Ze Castro, Jarque eta Torrejon zentralen aurka jokatu du Relak. Inguru horretan jokatzeak eskatzen duen erantzukizuna hartzeko gaitasuna baduzuela erakusten ari zarete gazteak?

Jokalari bakoitzak bere erantzukizuna dauka. Aurrelariena golak sartzea da, eta gurea, golik ez jasotzea. Bakoitzak bere lana egin behar du. Gure areatik hurbil egote horrek adierazten du gure akatsak askotan gol izatera iristen direla, baina futbolaren gauzak dira. Gogoekin eta lana behar bezala eginez gero, nahiz eta gazteak izan, Lehen Mailan jokatzeko aukera ematen digute, bai Realak niri, baita azkeneko jardunaldietan jokatu dituzten hiru zentral horiei ere. Hori garrantzitsua da.

­Agian, gero eta garrantzi handiagoa dauka abiadurak postu horretan, eta horregatik aukera gehiago ematen zaie gazteei.

Argi dago Lehen Mailan gero eta azkarrago jokatzen dela eta aurrelaria baino segundo bat geroago ateratzen bagara, ez dugula harrapatuko. Urteekin abiadura eta txispa hori gal daitezke, baina, era berean, ikasten eta hobetzen da. Nahiz eta orain gazteak izan, hemendik hamar urtera beste gauza asko hobeto egingo ditugu.

­Entrenatzaileek Natxo Azpilikueta eta Mikel Gonzalez zu baino lehenago aukeratu zituzten gora igotzeko, eta ez zenuen itxaropena galdu...

Nik argi neukan nire lana ondo egin behar nuela. Bidea hori zela uste nuen, bai eta nahiz eta Realean ezin izan, lana ondo eginez gero horrela talde on batera iristeko aukera izango nuela ere. Lan egitea zen bidea, sekula amore ez ematea. Horrela jarraitu dugu, eta toki onera iritsi gara zorte pixka batekin. Igo garenean gauzak ondo atera zaizkigu.

­Amorrortuk lehenengo aukera eman aurretik ateratzeko eskaintzarik izan al zenuen?

Beti hitz egiten zen. 23 urterekin jende askorentzat zaharregia nintzen Sansetik salto hori emateko, eta Bigarren Mailara utzita joateko aukerak zeuden. Baina Realak ni Sansen egotea erabaki zuen. Nire postuan jokalari batzuek min hartu zuten; aukera eman zidaten eta ikusi zen ez nindutela ateratzen utzi konfiantza zutelako niregan. Horregatik oso pozik nago.

­Beheko postuetatik atera ahal izateko, erasoan hobetu al daiteke defentsan irabazitakoa galdu gabe?

Hori betiko galdera da. Jokalari guztiek defentsan oso lan handia egiten badugu, baloia daukagunean nekatuago egongo gara, baina oreka hori aurkitu behar dugu. Larunbateko partidan lehen zatian egin genuen. Presioa ondo egin genuen baina baloia genuenean irteera ona ematen genion. Hori da bidea. Gauza txiki batzuk hobetuta lor dezakegula ikusi dugu. Momentu hauetan ez da nahikoa golik ez jasotzea edo itxura ona ematea. Puntuak behar dira. Hori da garrantzitsuena.

­Anoetan hurrengo bi partidak halabeharrez irabazi behar dira?

Orain bakarrik Getafeko partidan zentratuko naiz. Behar-beharrezkoa da lehenengo partida irabaztea, eta igande honetan iristea espero dugu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss