GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-28
- Sokatira
Izaskunek irabazi du lehenengo txapela

DONOSTIA

Izaskunek eraman du aurtengo Euskal Herriko lehenengo txapela. Gipuzkoarrak Bigarren Mailan aritu dira aurten, lehen aldiz plazaratu baitira, eta 340 kilotan nagusitu dira. Jokatu diren hiru probak irabazi dituzte. Amaiur, Girizia, Lau Soka eta Algorta sailkatu dira atzetik.

Nesketan, 240 kiloko saioa jokatu zuten, eta Gaztedi A nagusitu zen. Talde horrek ere txapela oso gertu du. Gaztedi B eta Girizia sailkatu ziren gorrien atzetik.

Mutiletan, baina Lehen Mailan, 290 kiloko lehen faseko azkeneko jardunaldia jokatu dute, eta honako talde hauek sailkatu dira: Abadiño A, Abadiño B, Gatika, 6 Conceyos, Auzolan eta Sokarri.

Nafarroan amaitu da zortzinakako herrialdeko lehiaketa, eta Amaiurrek eta Sakanak eraman dituzte azkeneko bi txapelak.

Mutiletan, 580 kiloko finala jokatu zuten. Pisu horretan, Amaiur A taldea izan zen onena. Beti Gaztek irabazi ditu orain arteko txapel guztiak, baina pisu horretan jende gaztearekin aritu da, eta azkeneko postuan geratu da. Amaiur A taldeak finaleko saio guztiak irabazi zituen. Bigarren taldea geratu zen bigarren; Beti Gazte Lesakakoa, berriz, azkena izan zen.

Nesketan, Sakanak eraman du 480 kiloko txapela ere. Lehen jardunaldian hark irabazi zuen. Bigarrengoan ere ez da ezusterik izan, eta eurentzat izan da garaipena, saioko tiraldi guztiak irabazita. Sailkapen nagusian onenak izan dira 6 punturekin, eta bigarren berdinduta amaitu dute Beti Gazte A taldeak eta Beti Gazte B taldeak. Biek ere hiru puntu dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss