GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-28
«Nork bere ozeanoa» plazaratu du Etxaniz Rojok
·Heriotzaren eta maitasunaren inguruko ipuinak bildu ditu, gehienak sarituak

«Nork bere ozeanoa» da Xabier Etxaniz Rojok Erein argitaletxearen eskutik plazaratu duen ipuin bilduma berria. Ipuinok, gehienak hainbat lehiaketatan sarituak, independenteak dira, baina jorratzen dituzten gaiek ­heriotzak eta maitasunak, alegia­ batasuna ematen diote bildumari. Gaiek eta tonuak; izan ere, guztiak oso «tonu triste eta lasaian» idatzita daude, Etxanizek berak nabarmendu duenez.

DONOSTIA

Guztira, hamaika dira Xabier Etxaniz Rojok (Trintxerpe, 1971) “Nork bere ozeanoa”n bildu dituen narrazioak. Horien artean da “Marrazkiak”, aurten Donostia Hiria saria irabazi duena. Liburuan badira lehiaketetan nabarmendu diren beste ipuin batzuk, esaterako, “Berandu” (Gabriel Aresti saria) edota “Medikuaren alaba” (Pedro Atarrabia saria), baina hori ez da «garrantzitsua», egilearen beraren iritziz. Garrantzitsua zera da, «alde ederra» dagoela orain arte plazaratu dituen beste liburuen eta “Nork bere ozeanoa”ren artean.

«‘Begiak itxi eta kitto’n ­ohartarazi du Etxanizek berak estreinako liburua gogoan­ ipuin askok eta askok umore ukitu bat zuten. ‘Nork bere ozeanoa’n, berriz, seriotasuna da nagusi». Plazaratu berri dituen narrazioek jorratzen dituzten gai nagusiak ere ­heriotza eta maitasuna­ hala-moduzkoak dira. Gai horiek «modu triste eta aldi berean lasaian» jorratu ditu idazleak.

Beraz, gaiek eta tonuak ematen diote “Nork bere ozeanoa”ri Etxanizen orain arteko beste zenbait liburuk izan ez duten batasuna. «‘Nork bere ozeanoa’ osatzen duten ipuinak elkarren artean independente dira, baina giro berekoak direla esan daiteke», adierazi du.

“Marrazkiak”ek Donostia Hiria saria merezi zuela erabaki zuen epaimahaiak nabarmendu zuenez, ipuin «minimalista» da. Izan ere, «hitz ekonomia» Etxaniz Rojoren estiloaren berezko ezaugarria da, “Nork bere ozeanoa”ko ipuin gehienetan islatzen den bezala. «Guzti-guztietan ez ­ohartarazi du idazleak­, ipuin bakarren bat orain dela zortzi bat urte idatzitakoa delako. Baina azken urteotan, behintzat, esaldi motzetan eta zuzen idazten dut. Gero eta zuzenago idazten saiatzen naiz».

“Begiak itxi eta kitto” (2000) Etxaniz Rojoren lehen liburua izan zen. Bigarrena, berriz, “Hamar manamenduak” (2002), hori ere narrazio bilduma. “Koadro isila” (2003) izan zen bere estreinako nobela, eta harekin Donostia Opera Prima saria lortu zuen. Izan ere, sari dezente irabazitakoa da Etxaniz Rojo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss