GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-28
Tamilek independentziaren ikurra berreskuratu dute
Tamilen Lurraldea Askatzeko Tigreen buruak, Velupillai Prabhakaranek, agortutzat jo du 2002an Sri Lankako Gobernuarekin sinatu zuten su-etena. «Kolonbok tamil herriaren aurka gerraren bidea hautatu du eta estatu independente baten aukera baino ez dio utzi», azaldu du Prabhakaranek, eta dei egin dio nazioarteari tamilen borroka onar dezan.

KOLONBO

Tamil Heroein egunean urtero ematen duen hitzaldian egin zituen azalpen horiek Tigreen buruzagiak. Iazkoan, urtebeteko epea eman zion Sri Lankako Gobernuari auziari konponbide politiko bat emateko.

«Kolonbok gure erregua arbuiatu eta erasoak areagotu ditu», esan zuen atzo Velupillai Prabhakaranek.

Horrela bada, Sri Lankako Gobernuak tamilen aurka gerra militar eta ekonomikoa aurrera eramatea erabaki duela eta estatu independente baten aukera baino ez diela utzi gaineratu zuen.

Prabhakaranek berak autonomia sendo bat behin-behineko irtenbide bat izan zitekeela ziurtatu zuen 2002an, bi aldeek su-etena sinatu eta gero.

«Gure posizioen aurkako erasoak erabat onartuta, (Mahnda Rajapakse Sri Lankako presidenteak) su-etena lurperatu du», azaldu zuen tamilen buruzagiak.

«Dagoeneko argi dago Sri Lankako agintariek ez diotela sekula tamilen auziari irtenbide justua emango», gaitzetsi zuen Tamilen Ahotsa irratian eman zuen hitzaldian.

Horren froga gisa, orain arteko elkarrizketen porrota aipatu zuen. Kolonbok «ez die nahiko garrantzia eman, irtenbide militarrean fedea duelako».

Amaitzeko, Tigreen buruzagiak dei egin zien «nazioarteko komunitareari eta justizia errespetatzen duen gobernu orori, tamilen askapenerako borroka onar dezaten».

Sri Lankaren erantzuna

Sri Lankako Gobernuak gogor erantzun dio Prabhakarani. Bere hitzaldia «zentzu bikoitzez josita» dagoela eta «hitz bakoitzak», «esaldi bakoitzak», «zentzu bikoitza» duela ziurtatu zuen Kolonboko Gobernuko eledunak, Keheliya Rambukellak.

Rambukellak su-etenaren eta bakearen «aldeko jarrera» aldarrikatu zuen eta Tigreei egotzi zien elkarrizketen porrota.



30 largos años de guerra
Estos son los principales acontecimientos en la relación reciente entre Sri Lanka y los tamiles.

1972 - Velupillai Prabhakaran crea los Nuevos Tigres Tamiles, germen de los Tigres de Liberación de la Tierra Tamil (LTTE).

29 de julio de 1987 - Acuerdo entre Sri Lanka e India para combatir la lucha tamil por su tierra.

21 de mayo de 1991 - El primer ministro indio Rajiv Gandhi muere en un atentado suicida atribuido a los tigres tamiles.

1 de mayo de 1993 - El presidente de Sri Lanka Ranasinghe Premadasa muere en otro atentado suicida.

22 de febrero de 2002 - Entrada en vigor de un alto el fuego bilateral auspiciado por la mediación noruega.

18 de setiembre de 2002 - Anton Balasingham, ideólogo de los tigres, anuncia que lucharán por la autodeterminación, no por la independencia.

3 de noviembre de 2002- Tras negociaciones en Tailandia, ambas partes firman tres acuerdos en materia económica, militar y política.

12 de mayo de 2004 - Fracasa una nueva ronda negociadora tras un anterior intento frustrado en abril de 2003.

24 de junio de 2005 - Firma bilateral de un acuerdo de cooperación para la distribución de ayuda a los damnificados por el tsunami de diciembre.

12 de agosto de 2005 - Muere en atentado el ministro de Exteriores ceilandés, Kadirgamar.

29 de octubre de 2006 - Fracasan las negociaciones de Oslo después de que Colombo se niegue a levantar su bloqueo sobre el pueblo tamil.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss