GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-28
EEPk eta hainbat eragilek hitzarmenak sinatu dituzte euskara sustatzeko

BAIONA

Duela egun batzuk Ikas-ekin egin bezala, atzo, Euskal Konfederazioarekin eta hiru elkarterekin ­Euskal Zerria, Surfrider Foundation Europe eta Swing Home­ hitzarmenak sinatu zituen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP).

Max Brisson lehendakariak aditzera eman zuenez, gizartean euskara erabiltzea sustatzea da hitzarmenon xedea. Akordioak elkarteen eta erakundeen bo- rondatean eta engaiamenduan oinarritzen direla gehitu zuen, eta «elkarteok EEPren hizkuntz politikaren eginbidearen segida eraginkorra» direla nabarmendu.

Eguneroko erabilera

Hitzarmenen sinatzaileek konpromisoaren zergatiak azaldu zituzten. Hala, Surfrider fundaziokoko Gilles Asenjok esan zuen «dagoen eskakizunari erantzuteko» baliagarria izango dela. Jazz emanaldiak antolatzeaz arduratzen den Swing Homeko Sabri Bouchfarrek, berriz, «entzuleengan euskara ezagutu eta hedatzeko», eta Euskal Zerria elkarteko Mixel Ocafrainek «koherentziagatik eta Ipar eta Hego Euskal Herriko zerri haztegiekin egiten duten lanean erabiltzen» dutelako.

Euskal Konfederazioko Mixel Etxeberrik eskerrik beroenak eman zizkien orain artean euskararen erabilera administrazioan bultzatzeko hitza eman duten berrogeita bi herriko etxeei, baita UEMA eta EKE erakundeei ere eskainitako laguntzagatik.

EEPri zuzenduz, lehen baino bitarteko gehiago izanik eta erakunde ofiziala denez, «orain artean baino gutxiago ez egitea» eta «batzuengan euskara erabiltzeak sortzen dituen lotsak desagertzea» espero daitekeela adierazi zuen. EK-k elkarlanerako prest dagoela azaldu zion EEPri.

Urtebeteko balioa izango duten hitzarmenei esker, EKri 15.000 euro eta elkarteei 4.500 eta 5.000 euro bitarteko diru-laguntzak emango dizkie EEPk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aurrekontuak ere eskas euskararentzat
Jendartea
Ibarretxeren «inposaketa jarrera» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
Euskal Herria
El PP toma como «una bofetada» el vídeo sobre su actitud en 1998
Euskal Herria
Naziotasun Eskubidearen Eguna antolatu du Udalbiltzak
Ekonomia
El BBVA acomete una inesperada ampliación de 3.000 millones
Mundua
Correa llama a Noboa a reconocer su triunfo en las elecciones de Ecuador
Mundua
EEUU pierde un cazabombardero y tres helicópteros en el Irak ocupado
Kirolak
Una plantilla renovada afronta una nueva etapa
Kirolak
La solución de la Junta se llama Mané
Euskal Herria
Kontseilua reclama mayor aporte presupuestario para el euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss