GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-23
Inkesta berri batek dio emakumeak gizonak baino gutxiago irabazten duela
Gasteizko Gobernuak kudeatutako Egailan elkarte publikoak egindako inkesta baten arabera, Lanbide Heziketa 2004. urtean amaitu zuten emakumeek eta gizonek desberdin kobratzen dute lan bat eskuratuz gero. Gizonek hilabetean 916 euroko soldata dute batez beste; emakumeek, ordea, 686 euroko hilabete saria.

GASTEIZ

Inkesta berri batek emakumeek gizonek baino gutxiago irabazten dutela berretsi du. Oraingoan, Gasteizko Gobernuak eginiko galdeketa baten emaitzek egiaztatu dute errealitate hori. Emaitza horiek Lan eta Hezkuntza sailburu Joseba Azkarragak eta TontxuCamposek aurkeztu zituzten atzo.

Hain zuzen ere, aipatutako inkesta 2004an Lanbide Heziketako ikasketak bukatu zituzten ikasleen artean egin zuten. Galderak 8.776 gazteri egin zizkioten, joan den urteko apirila eta ekaina bitartean. Erantzunek diote 2004an ikasketak bukatu eta lanean direnen batez besteko hilabete saria 819 eurokoa dela. Dena dela, emaitzei so eginez gero, gizonen eta emakumeen soldataren artean alde nabarmena dago: gizonek 916 euro irabazten dituzte; emakumeek, aldiz, 686 euro.

Azkarragak adierazi zuen emakumeen %84k zerbitzuetan lan egiten dutela, eta sektore horretan industrian edo eraikuntzan baino gutxiago ordaintzen dela. Hala ere, aitortu zuen sektore berdinean lan egiten duten gizonen eta emakumeen soldatak ere ez direla berdinak, emakumeen kalterako. Berdintasun ikuspuntu batetik, egoera hori ezin dela onartu salatu zuen sailburuak.

Behin-behinekotasuna nagusi

Emakumeen eta gizonen arteko diskriminazioa agerian uzten dituzten datuez gain, Lan sailari lotuta dagoen Egailan elkarte publikoak egindako inkestak beste emaitza batzuk eskaini ditu. Txostenak dio, behin ikasketak bukatuta, gazteen %42,6k behin-behineko lan bat zutela; %11,1ek, lan finko bat; %1,6 autonomoak zirela; %12 langabezian zeudela; eta %22,7k, ikasten jarraitzen zutela. Inkestak ziurtatzen du ikasleek, batez beste, 37 egun itxaron behar izan zutela beren lehenengo lana aurkitzeko.

Kontsultatutako gazteen %55ek diote beren lanak ikasi dutenarekin zerikusirik duela; %33 inguruk, berriz, ez duela zerikusirik erantzun dute. Kasu honetan, emakumeak gehiengo dira beste behin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Esperando a José Luis Rodríguez Zapatero
Jendartea
Absueltos todos los acusados por el recrecimiento de Esa
Euskal Herria
La actitud de la Sala obliga a Arizkuren a declarar el día 15
Euskal Herria
Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ekonomia
Aplazadas las dos próximas huelgas en Osakidetza ante el inicio hoy de reuniones
Mundua
Primera declaracion de independencia
Mundua
Paisley rechaza la nominación de Sinn Féin para presidir el Ejecutivo
Mundua
Bombardeos aéreos estadounidenses provocan una matanza en Afganistán
Kirolak
Ziganda, nuevo entrenador de Osasuna para la próxima campaña
Euskal Herria
Batasuna, EA y EB echan en falta mayor concreción en Zapatero
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea