Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ostegun honetan betetzen da ilegalizazioaren hirugarren urtemuga, eta herri plataformek herritarrek azken udal eta foru hauteskundeetan agertu zuten borondatea aintzat har dadila eskatzen jarraitzen dute oraindik ere. Bide horretan, hain justu, mozioak aurkezten ari dira udaletxe orotan. Eskaerei babesa agertu die AuBk ere.
BILBO
2003ko maiatzeko hauteskundeetan herritarrek hautatutako ordezkari askotxok beren karguetatik urrun jarraitzen dute oraindik ere. Baina, harrezkero egindako salaketa irmoei tinko eusten jarraitzen diete horiek.AuBko Joxe Ramon Etxebarria ordezkariak, Bilboko Herria Aurrera plataformako Arantza Urkaregi, Lola Gomez eta Dabi Alonsorekin batera agerraldia egin zuen atzo Bilbon. Bertan salatu zuen aipatu hauteskundeak izan zirenetik «defizit demokratiko itzela» dagoela: «Hautetsiak izan ginen, nahiz eta ilegalizatuak izan ginen, eta praktikan apartheid egoera batera eraman gaituzten. Hori ez dugu ahazten». Euskal Herrian azkenaldian egoera politikoa «hankaz gora» aldatu dela ere aipatu zuen, eta hauxe erantsi zuen Etxebarriak: «Irauli egin da orain hiru urtetik hona egoera. Eta, gainera, harro esaten dugu aldaketa horretan guk parte aktiboa izan dugula. Bai herri plataformek eta bai Autodeterminaziorako Bilguneko ordezkariok parte-hartze aktiboa izan dugu, behin eta berriz gogorarazi dugulako benetan konponbide demokratiko bat Euskal Herrira etor dadin lehenik eta behin demokrazia bera berrezarri behar dela». Ehunka mila herritar «eskubide zibil eta politikorik gabe» daudela, «apartheid egoera erreala» dela, eta hori «oso latza» dela salatu zuen. Hala gogorarazi zuen, «bigarren mailako herritarrak, eskubiderik gabekoak» direla, hauteskundee- tan parte hartzea ukatu ez ezik, gero zegozkien karguak ere «lapurtu» egin dizkietelako. «Gu ez gara negar egitera etortzen, baizik eta gure eskubideak aldarrikatzera, eta esatera gure eskubideak onartuak ez diren bitartean benetan ezin hitz egin daitekeela egoera demokratikoaz», argitu zuen. Hala, Etxebarriak AuBren izenean «elkartasuna» helarazi zion plataforma orori, eta horiek udaletxeetan aurkeztu mozioekin bat egiten dutela zehaztu zuen. Arantza Urkaregik azaldu zuen, hain zuzen, mozioek hiru puntu nagusi aipatzen dituztela «apartheid egoera» gainditze bidean benetan konprometitu daitezen. Herri honek bizi duen gatazka gainditzeko zein agertoki demokratiko bat lortzeko «oztopo guztien» aurrean egungo egoerak «erantzukizunez jokatzea» exijitzen baitie eragileei zein erakundeei, esan zuenez. Lehenik eskatzen dute udalek eskubide zibil eta politikoenganako begirunea aldarrika dezatela, eta horien alde urratsak ematea ere «nahitaezkotzat» jo dezatela; bigarrenik, PSOEren Gobernuari galdegin diezaiotela ilegalizazioarekin amaitzeko Alderdien Legea indargabetzeko; eta azkenik, hauteskunde emaitzen arabera hautatutako ordezkarien eskubideen alde egin eta herriaren nahia aintzat hartzeko ere exijitzen diete. Horri buruz esan zuen bozkez ez zegozkien karguak hartu zituztenek ez dutela ezeren zain egon beharrik. Azkoitian egin bezala, 182.2 artikuluaren bidez ordezkaritzak itzultzeko «borondatea» bakarrik behar ei dute, besteren artean, EAJ, EA, EB edota Aralar indarrek.
El alcalde veta a Gasteiz Izan, y EA critica la decisión
GARA
GASTEIZ Gasteiz Izan comparecerá hoy en rueda de prensa para denunciar que el alcalde de Gasteiz, Alfonso Alonso (PP), ha decidido prohibir la intervención que tenía prevista realizar la plataforma abertzale este viernes en el pleno municipal, dentro del turno popular. Gasteiz Izan considera que se trata de una decisión ilegal. «Desde la plataforma se habían cumplido todos los trámites necesarios y la intervención estaba prevista en el orden del día», explicó. La decisión de Alonso también motivó la denuncia de EA. En una nota, esta formación anunció que pedirá un informe sobre la legalidad de esta medida. El portavoz Antxon Belakortu afirmó que, en contra de lo esgrimido por el alcalde en torno a la plataforma para argumentar su decisión, «Gasteiz Izan es una asociación legal inscrita en los registros de asociaciones del Ayuntamiento y del Gobierno Vasco». «El veto del alcalde no es justificable en democracia, pero es menos entendible que nunca con el proceso político abierto en Euskal Herria», censuró el portavoz de EA. Hiriburu eta herri orotan protestak egingo
dituzte ostegunean
Instituzioetan ez ezik, ilegalizazioaren salaketak kalean ere izango du presentziarik urtemuga honetan. Agerraldian, euskal herritarrek hautatutako ordezkariok jakinarazi zuten, hain zuzen ere, ostegun honetan, etzi, mobilizazioak izango direla Euskal Herriko hiriburu zein herri guztietan «‘apartheid’ politikoari» behin betikoz amaiera eman diezaiotela berriz ozen eskatzeko. -
|