Independentista naiz. Independentzia nahi dut, independentzia behar dut, arrazoi askogatik. Eta beste askoren artean:Euskalduna naizelako, Espainiak eta Frantziak euskara beti pertsekutatu egin dutelako, euskaldun izatea ukatu nahi zaidalako, abertzalea naizelako, independentzia Euskal Herriaren eskubidea delako, Euskal Herriak independentziarik gabe irtenbide eta etorkizunik ez duela ziur nagoelako eta nik abertzale bezala Euskal Herri euskalduna nahi/behar dudalako. Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duelako eta eskubide hau baliatzen uzten ez zaiolako, nire herriari autodeterminazio eskubidea ukatzen zaiolako, Euskal Herria erabat azpikulturizatua dagoelako eta PNV egoera hau estaltzen saiatzen delako. La Universidad del País Vasco eta la Universidad Pública de Navarra, Universidad Española en el País Vasco direlako eta Iparraldean euskaraz unibertsitaterik ere ez daukagulako. Euskal Herriaren hizkuntza nazionala erdaren erasope izugarrian dagoelako. Euskal Herriko komunikabide ia de- nek euskara eta euskal nortasuna aintzakotzat hartzen ez dituztelako, EHNA aitortu ez eta DNI erabiltzera behartzen nautelako.
Carlos III.a errege atzerritarraren biloba izan zen Isabel II.ak, lengua ordez dialecto erabiliz, 1860ko Erret Aginduan: Que en las capitales y poblaciones donde se conserve todavía (sic) el uso de algunos dialectos, se reduzcan todos los nombres a la lengua castellana eta horrela egin izan delako. 1939an Francok: Queda prohibido el uso de otro idioma que no sea el castellano. Si eres español, habla español esan zuelarik, gaur ere espainola izatera behartzen nautelako, eta hizkuntza espainola jakitera eta erabiltzera behartzen nautelako.
Euskal Herriko funtsezko legeak atzerritarrek egin eta inposatzen dizkigutelako, Euskal Herria Espainia eta Frantziaren aginte, lege eta konstituzioen pean aspalditik dagoelako. Adibidez, Bergaran, 1839: Se confirman los fueros de las provincias vascongadas y de Navarra, sin perjuicio de la unidad constitucional de la monarquía inposizioa eta traizioa izan zelako, los estados francés y español son negociables, la Nación vasca es innegociable egia delako, espainiar konstituzioko hurrengo aginduak biho- tzaren erdi-erditik gorrotatu eta arbuiatzen ditudalako: La soberanía nacional reside en el pueblo español. La Constitución se fundamenta en la indisoluble unidad de la nación española, patria común e indivisible de todos los españoles. Todos los españoles tienen el deber de conocer el castellano y el derecho a usarlo. Las fuerzas armadas, constituidas por el ejército de tierra, la armada y el ejército del aire, tienen como misión garantizar la soberanía e independencia de España, y el ordenamiento jurídico español. Eta, beraz, Un sano regionalismo basta para los vascongado-navarros eskaintza gaitzesten dudalako. Herri nazionalentzat Espainia izugarrizko kartzela bat delako. Bere izaeraren garapena besteon izaeraren suntsipenean elikatzen delako. Bere zorionaren bikaintasuna gure zoritxarraren handitasunarekiko proportzionala delako. Eta Espainiak gure kontra erabili dituen tanke, kanoi eta abioiak Elizak bedeinkatu dituelako eta Cisneros kardinalari bolbora usaina intsentsuarena baino gehiago gustatzen zitzaiolako.
Euskal Herria frantses eta espainiar inperioen indar militarrek okupatua daukatelako. Oraindik ere Errege katolikoekin hasi- tako gerran gaudelako. 1839an hasi eta XIX mendetik hona espainiar tropa eta poliziak 200.000 euskal herritar biktima egin dituztelako, 1936ko uztailaren 18ko bakeak Nafarroan bakarrik gutxienez 3.000 euskal herritar erail zituelako, Gernikako bonbardeoan 2.000 euskaldun erail zituztelako, Guardia Civila gorrotatzen dudalako, Policía Nacionala gorrotatzen dudalako, Ertzaintzak Guardia Civilarekin eta Policía Nacionalarekin kolaboratzen duelako.
Monarkia inposatu eta honela Hegoaldeko euskaldun denok bortxaz erregearen menpeko gauzkatelako, Espainia eta Frantziaren hiper-nazionalismoak agresiboak eta gurekiko suntsi- tzaileak direlako. Euskal Herria Frantziaren eta Espainiaren kanibalismoaren biktima izatea nahi ez dudalako. Lasa eta Zabalarekin egindako munstrokeria bezalakorik nire herriarentzat gehiago nahi ez dudalako.
700 euskal preso politiko baino gehiago armaz sekuestratu eta preso dauzkatelako, Euskal Herriko preso politikoak torturatuak daudelako. Euskal presoek ez abokatuekin libre hitz egiteko modurik, ez habeas corpus-ik, ez epaile naturalik, ez detentzioaldi erregularrik, ez dependentzia polizial jakinik eta lokalizaturik egoterik ez dutelako. Torturatzaile konbiktu eta konfesuak indultatuak, aszendituak eta kondekoratuak izaten direlako. GAL gerra zikina egin zutenetatik kartzelan inor ez dagoelako. Euskal Herrian torturatu egin delako, egiten delako eta egingo delako. Presoen bizitzak aurrez suntsitu, zigor korporal eta psikikoz zehatu, espetxeetan era inhumanoan sakabanatu eta gero, gehiago ezinean leudekeelarik, kobarde nazkagarriek damutzera behartu nahi dituztelako. Preso, errefuxiatu, deportatu eta konfinatu denak betirako etxeratzea beharrezkoa delako, Euskal Herriko intsumituak, bereziki gazteak, kriminalizatu eta preso egiten dituztelako.
El pueblo vasco no puede ni debe renunciar a ningún instrumento de lucha en tanto no se sientan las bases para la solución negociada del contencioso, egia delako. Munduko ordena soziala bakarrik indarrak erabakia dagoelako. ETAk eman duen su-eten unilaterala zapuztu nahi dutelako. Dagoeneko legalizatua egon behar zuen HB legalizatu nahi ez delako.
PNV Euskal Herria nazio bezala berreraikitzeko oztopo erabakigarria delako. PNVk baskongadentzako estatututxoa aparte negoziatzean, trantsizioaren hasieran herriari traizioa egin ziolako. Eta geroago presoen sakabanaketa bultzatu zuelako, Lizarra-Garazin ere traizioa egin zuelako. “Egin” eta Egin Irratia ekonomikoki itotzen saiatu eta azkenean ixtea lortu zuelako. “Euskaldunon Egunkaria”euskarazko egunkari bakarraren sorrera boikoteatzen Eusko Jaurlaritzak urteak eman zituelako eta gero Madrilek itxi egin zue- lako. Gaur bertan GARA ekonomikoki itotzen PNV saiatzen ari delako. Ertzaintza polizia politiko bezala erabiltzen duelako. EiTB funtzio beligerante aktiboz erabiltzen duelako, iritzia sortzeko eta informazioa ezkutatzeko erabiltzen duelako. La misión del PNV es lograr que los vascos se sientan cómodos en España PNVko Marcos Vizcayaren adierazpen hau PNVk inoiz gezurtatu ez duelako. PNV Euskal Herriaren parte batean espainolismoari eusten gogor saiatzen delako.
Demokrazia gehiengoek bakarrik legitimatu ordez, libertateek ere legitimatu behar luketelako.
Honegatik eta beste arrazoi askorengatik, independente sentitzen naiz Euskal Herriak independentzia lortu beharra daukalako. Beraz, Països Catalans, Galiza, Andaluzia eta Euskal Herriak, bakoitzak bere independentzia eskuratzeko, Madrili hortzak erakutsi eta lehenbailehen independente deklaratzeko egoera politiko-soziala bultzatu behar luketelako. Montenegrok lortu badu, guk zergatik ez? -