GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-23
Ipar Euskal Herriko hondakin guztiak Bordelera
·Uztailean emango dute jakitera banaketa eta lurperatze zentroen kokapena

Epai berri baten ondorioz Bil ta Garbi sindikatuak kudeatzen dituen herrietako hondakin guztiak bost urtez Bordele inguruan dagoen La Pujade lurperatze zentrora joanen dira. Kostaldeko eta barnealdeko banaketa eta lurperatze zentroen kokapena uztailean emango du jakitera sindikatuak.

BAIONA

Bachofèseko zabortegiaren eta iaz itxi zuten errauste-plantaren inguruan egin dituzten berreskuratze lanak aurkezteko erakusketa bat antolatu du Baiona, Angelu eta Biarrizko hiri elkargoak. Errauste-planta itxi eta Ipar Euskal Herriko hondakinak bertan kudeatu ahal izan arte bost urte pasako dira, eta denbora horretan Bil ta Garbi sindikatuak hondakinak La Pujaden lurperatzea hitzartu zuen. Baina, Girondeko prefeta hondakin guztiak han lurperatzearen kontra agertu zen, eta salaketa jarri zuenean epaileak bere alde egin zuen. Ondoren lurperatze zentroa kudeatzen duen Onyx enpresak aurkeztu zuen helegitean epaileak enpresaren alde egin du. Afera oraindik ez da bukatu prefetak beste helegite bat ezar dezakeelako.

Berreskuratze lanak izan diren inguruaren ezagutarazteko elkargoko presidente eta Biarrizko auzapez Didier Borotra eta Baionako auzapez Jean Grenetek bisita gidatu bat antolatu zuten atzo. 1973. eta 1996. urteen artean Bacheforès zabortegia izan zen eta 1990ean ezarri zuten errauste-planta. Joan den urtean itxi zen errauste-plantarekin zer egingo den ez da erabakia izan. Zabortegia zegoen tokian, aldiz, 2005eko urtarrilean hasi ziren lanekin, geroztik ingurumena berreskuratzeko lan handiak eginak izan dira.

Zabortegia estali egin dute handik ateratzen diren biogasak berreskuratzeko. Lurraren azpialdetik urarekin ateratzen diren produktu kutsagarriak berreskuratzeko egiturak ere ezarri dituzte. Egun mendixka baten itxura du, baina guztiz artifiziala da. Denborarekin, eta inguru hori garbitzen denean, handik 500 metrora 1.500 etxebizitza eta aisialdirako eremu berde bat egiteko asmoa agertu zuen Baionako auzapezak. Lanen berri emateko erakusketa informatibo bat irekia izan da BABko Ingurumen Zentro Teknikoan.

Berreskuratze lanok bederatzi milioi eta erdi euro balio izan dute. Horietatik zortzi eta erdi BABko hiri elkargoak ezarri ditu, milioi erdia Kontseilu Orokorraren eskutik heldu da eta beste erdia estatuko Adem erakundeak ezarri du.

Errauste-planta itxi zenetik hondakinen eztabaida puri-purian dago Ipar Euskal Herriko gizartean, eta horri erantzunez Didier Borotrak Bil ta Garbiko presidente Alain Iriarten lana goraipatu zuen. Aldi berean, barnealde eta kostaldearen artean den aurkakotasunaren inguruan urteetan Bacheforèsen bitartez kostaldeak hartu dituen barnealdeko hondakinekin bezala, oraingoan barnealdeari ere kostaldeko hondakinekin laguntzea dagokiola adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Esperando a José Luis Rodríguez Zapatero
Jendartea
Absueltos todos los acusados por el recrecimiento de Esa
Euskal Herria
La actitud de la Sala obliga a Arizkuren a declarar el día 15
Euskal Herria
Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ekonomia
Aplazadas las dos próximas huelgas en Osakidetza ante el inicio hoy de reuniones
Mundua
Primera declaracion de independencia
Mundua
Paisley rechaza la nominación de Sinn Féin para presidir el Ejecutivo
Mundua
Bombardeos aéreos estadounidenses provocan una matanza en Afganistán
Kirolak
Ziganda, nuevo entrenador de Osasuna para la próxima campaña
Euskal Herria
Batasuna, EA y EB echan en falta mayor concreción en Zapatero
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea