Malestar por las elevadas tarifas en las escuelas de 0-3 años de Nafarroa
IRUÑEA. La asociación de madres y padres de la escuela infantil Egunsenti, de Iruñea, ha expresado su «malestar e indignación» por las tarifas que la Dirección General de Enseñanzas Escolares y Profesionales del Departamento de Educación del Gobierno de Nafarroa ha establecido para el curso 2006-07 en las escuelas infantiles de 0-3 años. Tras indicar que este periodo es un ciclo educativo y por lo tanto «debería ser gratuito», la asociación critica que el Gobierno lo considere como «simplemente asistencial y por lo tanto de pago» y que además establezca «una subida desmesurada, que llega a duplicar las tasas actuales en algunos casos». También entiende que la red pública no debe «dejar en la calle a más del 50% de la demanda, como ha ocurrido en Iruñea», y denuncia al Gobierno por condenar a muchas familias a «tener que hacer uso de los ‘contenedores de niños y niñas’ que oferta la red privada de guarderías».
Eihartzea ostiraletik itxita izan da eta erresistentzia antolatu dute
HAZPARNE. Eihartzea kultur zentroaren atean ostiraletik Herriko Etxearen agindu bat dago, publikoa ezin dela sartu adierazten duena. Hazparneko zentroan egoitza duten bost elkartek erresistentzia antolatzea erabaki dute, eta beren bila etortzen diren arte han geldituko direla esan eta aldi berean sostengurako deialdia egin dute. Segurtasun faltagatik itxi duten kultur zentroaren ardura ez du inork hartu nahi, Herriko Etxeak eta herri elkargoak elkarri egozten diote zentroaren ardura. Beren egoitza zentroan duten bost elkarteetatik Herriko Etxeak gela bana utzi die Radio Kultura eta AEKri, baina Eihartzeak, Alternatibak eta Emazteek esan dute egoitzarik gabe gelditu dira. Elkarteetako kideek protesta egin dute, kultur zentroa itxiko zuten berri ostiralean bertan izan zutelako. Arduradun politikoei dei egin zieten egoerari irtenbide bat emateko.
Ikas euskal pedagogia zerbitzuak egoitza berria izanen du 2008an
UZTARITZE. Eskoletako liburuak argitaratzeaz arduratzen den Ikas zerbitzuari egoitza berria eskainiko dio Uztaritzeko Herriko Etxeak. Egun Lota jauregian dute egoitza, baina txiki gelditzen ari zaie, oro har, irakasleei eta herriari zabalik dagoen liburutegian dagoen material kopurua etengabe handituz baitoa, egun 20.000 dokumentu inguru biltzen ditu Ikasen liburutegiak. 2008. urtean Herriko Etxeak eskainiko dion 500 metro koadroko egoitza bat izanen dute herriaren erdialdean egiten ari diren mediatekaren ondoan, bi zerbitzuak elkarri lotuak izanik elkarlana ere handitu dezaten.
|