GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-23
Kresaletan azoka Ondarroako erakusleiho izatea nahi dute
Kresaletan deitu diote Ondarroan bihartik aurrera martxan jarriko den azoka berriari. Antxoa Eguna ardatz duela, deialdi berriak Itsas Azokaren lekukoa ere hartuko du, baina ukitu ezberdin batekin. Izan ere, arrantzaren lanbide esparrura mugatu den hori berritzeko asmoz, aisialdiari irekiko dizkiote ateak, orain jende gehiago erakarri nahian.

ONDARROA

Ondarroako erakusleiho bilakatu nahi dute Kresaletan azoka. Herrian egin izan dituzten azoka bi bat eginik sortu da, eta bihartik aurrera ekitaldi ugari ekarriko ditu kostaldeko herrira, hurrengo ekainaren 3a arte.

«Itsas Azokak zelako bikaera izan duen ikusita, arrantzari eta portuari begirakoa, industria laguntzaileari begira sortutakoa, ikusi genuen ez zela gure herriko premiei ondoen hurreratzen zena», azaldu zuen Aitor Maruri alkateak. Horregatik, aisialdiari eta itsas kirolei bide ematea erabaki dute. Helburu horrekin, maiatzaren 25etik 27ra merkataritza erakusketako karpa jarriko dute Itsas Aurreko aparkalekuan. Bertan, aisialdiko arrantzarako eta sektore profesionalerako, egoera larrian dauden espezieen gaineko azken ikerketak, puntako teknologien informazioa eta materiala eskuratzeko aukera eskainiko dute.

Lehengo hitzordu horri eman nahi dioten ukitu berriak Gasteizko Gobernuak porturako duen proiektuekin du zerikusia, eta horregatik, Nuria Lopez de Gereñu Garraio eta Herri Lan sailburua gonbidatu dute Ondarroako portuko etorkizunaz hitz egiteko datorren barikuan. Alde horretatik, laster pantalan berriak egiteko Lakuako Gobernuaren egitasmoa nabarmendu zuten.

Kresaletan azokaren egitaraua, hala ere, bihar abiatuko da 19.00etan, “Ondarroako emakumeek ekonomiari egindako ekarpena” lanaren aurkezpenarekin. Ekainaren 3a arte, hainbat ekitaldi izango dute egunero, eta Kresaletan azokak dakartzan eskaintza berrien artean body board, surf eta piraguismo ikastaroak daude.

Ekainaren 3an, Zatozte merkatari elkarteak antolatzen duen Antxoa Egunarekin zarratuko da egitaraua. Erakargarritasun ugari proposatzen du egunak, antxoa-xerrak eta txakolina dastatzea edota Ondarroako I. Antxoa Kontserba Xerra lehiaketa, besteren artean.

Reggae gaua, berriz, Arrigorri hondartzan izango da, 22.00etatik aurrera, Jamaikako Lee Scratch Perry, Ska Cubano eta The Starlites-ekin. Asteburuei begira, aparkalekuak egokituko dituztela aurreratu zuten, portuan eta Saturraranen.



Bermeon, Arrain Azoka dute 26tik aurrera
GARA

BERMEO

Bermeon, itsaso eta arrantza giroko beste proposamen bat dute asteburu honetara begira. XII. Arrain Azoka egingo dute bertan, barikutik dome- kara, eta bertan, hegalaburra izango da protagonista nagusi. Aurten, berritasunen atalean, arrain ketuek eta izoztuek leku berezia izango dutela iragarri dute. Era berean, laster merkaturatuko dituzten beste arrantza produktuak aurkeztuko ditu azokak, eta enpresa erakusleen produkturik berritzaileenarentzako saria izango da.

Azoka barikuan zabalduko da 12.00etan Lameran. Hala ere, portuko lanak eta Bokartaren egoera gaur eta bihar hitzaldi bitan jorratuko diren gaiak izango dira.

Ohiko pintxoak dastatzeaz gain, bestalde, kale animazioa ez da falta izango hiru egunetan. Trikitilari eta txistularien ohiko kalejirez gain, Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek eta Bermoetarrak fanfarreak danborrada iragarri dute zapatu eguerdirako. Gauean, habanerak izango dira, eta domekan, erraldoiak eta gaita-jotzaileak ibiliko dira Portu Zaharrean. Ohiko arrain salmenta itxurak eta kontserba-industrietara bisitak ere bertan izango dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Esperando a José Luis Rodríguez Zapatero
Jendartea
Absueltos todos los acusados por el recrecimiento de Esa
Euskal Herria
La actitud de la Sala obliga a Arizkuren a declarar el día 15
Euskal Herria
Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ekonomia
Aplazadas las dos próximas huelgas en Osakidetza ante el inicio hoy de reuniones
Mundua
Primera declaracion de independencia
Mundua
Paisley rechaza la nominación de Sinn Féin para presidir el Ejecutivo
Mundua
Bombardeos aéreos estadounidenses provocan una matanza en Afganistán
Kirolak
Ziganda, nuevo entrenador de Osasuna para la próxima campaña
Euskal Herria
Batasuna, EA y EB echan en falta mayor concreción en Zapatero
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea