GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-23
Clearstream auziko lekuko nagusiak ez du hitz egin nahi
Clearstream auziko lekuko nagusia, Philippe Rondot inteligentzia zerbitzuetako buru ohia, auzia ikertzen ari diren epaileengana behartuta eraman zuen atzo Poliziak, baina informazio gehiago emateari uko egin zion. Aurretik sekretupean esandakoak prentsak argitaratu izana salatzeko ekintza izan da.

PARIS

Philippe Rondot, Estatu frantseseko inteligentzia zerbitzuetako buru ohia, “Clearstream auzia” ikertzen ari diren epaileengana eraman zuen atzo Poliziak behartuta, baina ez zuen adierazpenik egin. Rondot lekuko gisa deklaratzera deitu zuten joan den ostegunean eta orduan ere ez zuen txintik esan. Bere isiltasuna protesta ekintza izan da, aurretik epaileei sekretupean esandakoa prentsari eginiko filtrazioen bidez argitaratu baitute eta horrek Dominique de Villepin lehen ministroaren irudia kaltetu du. Clearstream auziak Gobernu frantsesean bazterrak nahastu ditu, Nicolas Sarkozy egungo Barne ministroaren izena zikintzeko ahaleginean Villepin lehen ministroa eta Jacques Chirac presidentea bera nahasten baititu.

Prentsak zabaldutako informazioaren arabera ­ustez Rondoten adierazpenetan eta idatzietan oinarrituta­, Sarkozy ustelkeria auzi batekin lotzen saiatu zen Villepin, nahiz eta bai lehen ministroak bai presidenteak behin eta berriro ukatu duten. Villepinek eta Sarkozyk datorren urteko Lehendakaritzarako hauteskundeetarako UMP alderdiko hautagai izateko lehia bizia dute.

“Le Monde” egunkariak egunotan zabaldutako informazioaren arabera, Rondotek Villepin babestu nahi du eta horregatik ez du gehiago hitz egin nahi.

Nolanahi ere, prentsaren lehen orrialdeak betetzen dituen Clearstream auziak ez du interes bera pizten frantsesengan. Duela gutxi egindako inkesta baten arabera, Estatu frantseseko biztanleen %59ri ez die auzi horrek axola. %31k, ostera, oso garrantzitsutzat jotzen dute. Edonola ere, Villepinen etengabeko gainbeheran biziki lagundu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Esperando a José Luis Rodríguez Zapatero
Jendartea
Absueltos todos los acusados por el recrecimiento de Esa
Euskal Herria
La actitud de la Sala obliga a Arizkuren a declarar el día 15
Euskal Herria
Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ekonomia
Aplazadas las dos próximas huelgas en Osakidetza ante el inicio hoy de reuniones
Mundua
Primera declaracion de independencia
Mundua
Paisley rechaza la nominación de Sinn Féin para presidir el Ejecutivo
Mundua
Bombardeos aéreos estadounidenses provocan una matanza en Afganistán
Kirolak
Ziganda, nuevo entrenador de Osasuna para la próxima campaña
Euskal Herria
Batasuna, EA y EB echan en falta mayor concreción en Zapatero
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea