GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-05-23
- Barealdia Italiako Giroan ekaitza heldu aurretik -
Paolo Bettinik irabazi du oilarrik gabeko esprinta
·Iban Mayozek protagonismoa eman dio berriz Euskalteli eguneko ihesaldian sartuta

Hamabosgarren etapa: Mergozzo-Brescia, 189 kilometro.

Ezaugarriak: Etapa erabat laua, esprinterrentzat oso egokia. Intergiroa 80. kilometroan.

Etapako sailkapena:

1. Paolo Bettini (QucickStep)4.15.42

2. Olaf Pollack (T-Mobile)d.b.

3. Robert Forster (Gerolsteiner)d.b.

4. Henk Vogels (Davitamon)d.b.

5. Axel Richeze (Panaria)d.b.

6. Fabrizio Guidi (Phonak)d.b.

7. Leonardo Duque (Cofidis)d.b.

8. Alberto Loddo (Selle Italia)d.b.

9. Carlos da Cruz (fdjeux)d.b.

10. Gorazd Stangelj (Lampre)d.b.

Gorabeherak: Axel Merckx (Phonak) ez zen irteeran izan sabeleko arazoen ondorioz.

DONOSTIA

Kilkerra-k lortu du bere helburua. Paolo Bettini italiarrak (Quick Step) horrenbeste bilatu eta orain artean ihes egiten zion etapa garaipena poltsikoratu zuen atzo Bresciako helmugan. Azken txanpa luze bezain parekatuan estu-estu menderatu zuen Olaf Pollack alemaniarra (T-Mobile), eta bere taldearen apustuari erantzun bikaina eman zion. Sailkapeneko gizon indartsuenek, Alpeetako etapa gogorrak buruan, lasai hartu zuten saioa.

Alessandro Petacchi (Milram) eta Robbie McEwen (Davitamon) lasterketatik at direla baliatuz, esprinter hain petoak ez diren gizon azkarrek beren aukeratxoa izan zuten Giroko volatta batean garaipena lortzeko. CSC, liderraren taldea, Milram, T-Mobile eta Quick Step izan ziren eguneko ihesaldiari denborarik hartzen utzi ez zioten taldeak eta garaipena azken bien artean jokatu zuten. Bettinik itxaroten jakin zuen eta, une batean bidea ia itxi zioten arren, garaipena erdietsi zuen olinpiar txapeldunak beste zenbait txirrindulariri oso luzea egin zitzaien esprintean. Aipagarria da lehen zazpi sailkatuen artean Richeze argentinarra (Panaria) edota Duque kolonbiarra (Cofidis) ziklista «ezezagunak» sartu izana.

Jarrera kontua bakarrik?

Euskaldunei dagokienez, Iban Mayozen eta bere Euskaltel-Euskadi taldearen lana nabarmendu beharra dago berriz ere. Donostiarra eguneko ihesaldian sartu zen Edaleine frantziarrarekin (Credit Agricole), Missaglia italiarrarekin (Selle Italia) eta Larsson suediarrarekin batera (Française des Jeux), nahiz eta alde eginda egon ziren 157 kilometrotan ­25.ean hasi eta helmugarako 9ren faltan harrapatu zituzten­ ez zuten bost minututik gorako alderik izan.

Oraingoz garaipenik lortu ez arren, talde laranjak ia ihesaldi guztietan sartu du txirrindulariren bat. Beñat Albizurik, Andoni Aranagak edota Iker Floresek erakutsitako adore ber- tsuarekin lortu zuen Mayozek atzo ere tropeletik alde egitea.

Irailaren 30ean 25 urte beteko ditu eta Relaxen bi urte egin ostean aurtengoa du bere lehen urtea Madariaga eta konpainiarekin. Tropel profesionalean lekutxo bat egitea zein zaila den ondotxo ikasi zuen bi urte haietan eta badirudi zalaparta sortzeko gogoz iritsi dela Giroko azken aste honetara.

Horrelakoa da txirrindularitza. Koldo Fernandez de Larreak esprintean erakutsitako gaitasuna eroriko batek zapuztu zuen, Laisekak mendian onenekin egoteko zituen itxaropenak bezalaxe. Garaipen bat lortzeko inoiz baino aukera eta estrategia gehiago zituela zirudien talde batek ihesaldien esperoan egon beharko du lasterketa amaitu arteko egunetan.



«Ha llegado la victoria... por fin»
GARA

DONOSTIA

Il Grillo Bettini logró al enésimo intento la victoria de etapa que tantas veces se le había resistido. «En una llegada como esta se puede ganar o perder por menos de un segundo. El trabajo de Milram en la llegada ha sido excelente. En estos momentos, es el único equipo que sabe llevar bien una llegada al esprint. La verdad es que después de las clásicas de primavera llegaba bien al Giro, pero ahora mismo estoy muy en forma», comentaba un Bettini feliz.

Su compatriota Alberto Ongarato, en cambio, mostraba su desilusión al no poder entrar entre los diez primeros y decepcionar a su equipo, el Milram, que sigue sin lograr ninguna victoria. «Estamos trabajando en busca de una etapa desde que se fue Alessandro para cumplir con nuestros patrocinadores. Hoy hemos hecho una buena labor pero no he podido luchar por los primeros puestos», manifestó apenado.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Esperando a José Luis Rodríguez Zapatero
Jendartea
Absueltos todos los acusados por el recrecimiento de Esa
Euskal Herria
La actitud de la Sala obliga a Arizkuren a declarar el día 15
Euskal Herria
Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ekonomia
Aplazadas las dos próximas huelgas en Osakidetza ante el inicio hoy de reuniones
Mundua
Primera declaracion de independencia
Mundua
Paisley rechaza la nominación de Sinn Féin para presidir el Ejecutivo
Mundua
Bombardeos aéreos estadounidenses provocan una matanza en Afganistán
Kirolak
Ziganda, nuevo entrenador de Osasuna para la próxima campaña
Euskal Herria
Batasuna, EA y EB echan en falta mayor concreción en Zapatero
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea