- Nafarroako Itzulia -
Talde atzerritarrak dira garaipena eskuratzeko faborito nagusi
·Euskaldunak nabarmentzen saiatuko dira gaurtik igandera arte
BILBO
Berriro ere, Nafarroan itzuli garrantzitsua izango da aurten, gaurtik igandera arte. Guztira, sei etapa izango dira eta 16 taldeko 112 txirrindularik hartuko dute parte.Talde euskaldunak zazpi dira primerako partaidetza izango duen lehiaketan. Izan ere, kontinental mailako bost talde ere lehiatuko dira.Unibet-Davo (Belgika), Universal Caffe (Italia), South Australia-AIS(Australia), Viña Magna-Cropu (Estatu espainola) eta Tinkoff Restaurants (Errusia) profesionalekin lehiatzen dira sarri eta, normalean, erakustaldi ederrak ematen dituzte amateurretan. Esaterako, igandeko Txuma Klasikoan errusiarrak beste guztien aurretik geratu ziren eta Brutt bera, iazko irabazlea, irteeran izango da. Ziklista australiarrek ere maila ederra eman zuten. Beraz, bost talde horiek izan behar dute faborito. Horregatik, euskaldunentzat ez da erraza izango errepidean nabarmentzea, ordekan, batez ere. Bestalde, Cafe Baquek edo Alfus-Tedesek maila erakusteko eta tropel profesionalean aritzeko dohainak dituztela erakusteko aukera dute. Horixe egin zuen Alfusek Madrilgo Itzulian eta hori errepikatu nahi du Nafarroako Itzulian. Elorriaga lehiatuko den arren, Torrellak eta Macias mexikarrak aukerak izan ditzakete eta Carrasco oso mutil azkarra da. Cafe Baquen ez da Gutierrez arituko, Zaldibarkoa Espainiako Kopan izango baita igandean, Katalunian. Hala eta guztiz ere, talde osoa du, Salas, Murgoitio, Cobo, Iglesias, Fernandez, Martin eta Collins. Ruben Gorospe zuzendariaren esanetan, Murgoitio bizkaitarra taldeko burua izango da. Salas kili-kolo ibili da, eta Cobo eta Iglesias etapa harrapatzen saiatuko dira. Bidelan-Kirolgik talde polita aurkeztuko du oraingoan. Lehengo bi ekinaldietan saio bana eskuratu zuten gipuzkoarrek eta helburu hori izango dute aurten ere. Aperribaik emaitza oso onak lortu zituen azken asteetan, baina asteburuan gaixorik izan da. Caja Rural, Azysa, Telco eta Lizarte nafarrek ere saioa erdiestea izan behar dute helburu; sailkapen nagusia urrun izango dute, ziur asko. Itzuliaren nazioartekotasuna beste lau taldek beteko dute:Haribok (Estatu frantsesa), Super Froiz-ek eta Garcamps-Comunidad Valencianak (Estatu espainola) eta Endekak (Italia).
Profil gorabeheratsua Ibilbideak ez du erlojupekorik, ezta gainean
bukatuko den saiorik ere. Halere, txirrindulariek egunero izango dituzte
zailtasunak eta ez dute arnasa hartzeko betarik izango.Guztira, 842,3 kilometro
eta 18 mendate izango dira. Haizeak eragina izango du eta baliteke laugarren
etapak erabakitzea
itzulia.
La organización quiere que las localidades se impliquen más
GARA
BILBO Unión Ciclista Navarra quiere involucrar a las localidades navarras que son salida y llegada. Así que una de las novedades este año es que habrá animación en la salida de hoy en Industrias Lizarte y la meta en Iruñea. El objetivo es implicar más en la carrera a las localidades navarras y en 2007 esperan extender esa animación a todas las etapas. El esfuerzo de la organización es enorme y colaboran casi 400 voluntarios, y 40 motocicletas y 60 vehículos seguirán la carrera. Una primera etapa para medir las fuerzas
El primer plato de hoy son 141,5 kilómetros entre Industrias Lizarte, en Iruñea, y Tutera. La única dificultad montañosa es el alto de Caseda, de segunda categoría y a 77,5 kilómetros de la línea de meta. En cualquier caso, el viento sí puede ser determinante y, además, el recorrido es rompepiernas. Así que es probable que el pelotón no llegue entero, aunque es previsible el esprint. -
|